2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARAÑÓN
2024rako tasak eta zerga-tasak. Behin betiko onespena
Marañongo Udalak, 2024ko martxoaren 25ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2024ko tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.
Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.
–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,30.
–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1,2ko udal indizea.
–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga, %3.
–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira.
Tasak 2023ko baldintza berberetan mantentzea erabaki da, udal baskularen tasa izan ezik, Marañonen erroldatutako pertsonentzat kendu eginen baita:
–Etxeko zaborren tasa: Kanpezuko Kuadrillak 2024ko ekitaldirako onesten dituenak.
–Ur kontsumoaren tasa: 25 euro.
–Argiteriaren mantentze-lana: 15,03 euro.
–Estolderiaren mantentze-lana: 12,02 euro.
–Udal baskula: baskularen tasa kendu eginen da erroldatuentzat. Erroldatu gabe daudenek Udal baskularen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritakoa ordaindu beharko dute.
–Jarduera sailkatuen espedienteak izapidetzearekin loturiko dokumentuak eta txostenak egiteko tasa: txostenak egiten dituen enpresak aurkeztutako fakturaren arabera.
–Agiriak eta hirigintzako txostenak emateko tasa: Lizarrako EEZOk aurkezten duen fakturaren arabera.
–Ehorzketa tasa: Marañongo hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta bertako zerbitzuak hartzeko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza (2016ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 15ean).
Marañonen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Laura Corres Martín.
Iragarkiaren kodea: L2411712