2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Akats zuzenketa Udal Plan Orokorra aldatzeko proiektuan, planta eolikoak eta fotovoltaikoak mugatzeko
Leozko Udalak, hasierako onespena eman zion Udal Plan Orokorrean aldaketa egituratzaile bat egiteko proiektuari (aldaketa lurzoru ez urbanizagarrian, planta eoliko eta fotovoltaikoen instalazioa mugatzeko). Hasierako onespenaren iragarkia 2024ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 1ean, eta hartan akatsa atzeman denez, zuzendu egiten da:
Honela dioen tokian: Urbanizazio-proiektua UE1 unitatean, UE2 unitatearen zati batean eta Iturzar kaleko tarte batean.
Honela behar du: Leozko Udal Plan Orokorraren aldaketa egituratzailearen proiektua. Aldaketa lurzoru ez urbanizagarrian, planta eoliko eta fotovoltaikoen instalazioa mugatzeko.
Iragarkiaren testua zuzena denez, bertan adierazitako epea mantenduko da; izan ere, aipatu akatsak ez du espedientea izapidetzea eragozten.
Iratxetan (Leotz), 2024ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2411972