2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, udako igerilekuen abonuetarako laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 769037.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/769037).
Leozko Udaleko alkateak ekainaren 17an emandako 70 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, 2024an udako igerilekuen abonuak erosteko laguntzena.
Lehena.–Onuradunak.
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Deialdiaren xedea da Leozko bizilagunei laguntza ekonomikoak ematea, abonuak eros ditzaten, 2024an, Orbaibarko igerilekuetarako.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.–Zenbatekoa: gehienez 2.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2024ko urriaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2411704