169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Deialdia, 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko dirulaguntzena. Laburpena

Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 769049.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/769049).

Leozko Udaleko alkatearen 2024ko ekainaren 17ko 71 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen laguntza ekonomikoak emateko, 2023-2024 ikasturtean euskara ikasteko.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 4.1 apartatuan ezarritako baldintzak.

Bigarrena.–Xedea eta helburuak.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, euskara ikasteko, 2023-2024 ikasturtean.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.

Laugarrena.

Gehienez, 500 euro izanen da zenbatekoa.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2024ko urriaren 15era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2411702