2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEOTZ
Deialdia, laguntzak emateko Tafallako kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2024an. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 769060.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/769060).
Leozko Udaleko alkatearen ekainaren 16ko 69 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen, laguntza ekonomikoak emateko, Tafallako kiroldegiko matrikula ordaintzeko 2024an.
Lehena.–Onuradunak.
Deialdian parte hartzen ahalko dute betetzen dituztenek oinarri arautzaileen 3.1 apartatuan ezarritako baldintzak.
Bigarrena.–Xedea eta helburuak.
Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea Leozko bizilagunei, Tafallako kiroldegiaren matrikula ordain dezaten, 2024an.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Oinarri arautzaileak ikus daitezke 2021eko 176. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 29koan.
Laugarrena.
Gehienez, 500,00 euro izanen da zenbatekoa.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2024ko abenduaren 15era bitarte.
Iratxetan (Leotz), 2024ko ekainaren 17an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.
Iragarkiaren kodea: L2411701