2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZA
Jarduera-lizentziaren eskaera. Hazkuntzarako hegaztitegia
Aditzera ematen da ondotik zehazten den espedientea jendaurrean egonen dela udal bulegoetan, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horretan egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzaten jarduerak ukitutakoek; hori guztia, bete dadin martxoaren 30eko 26/2022 Foru Dekretuan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea garatzeko erregelamendua –foru lege horren bidez arautu ziren ingurumenean eragina duten jarduerak–).
Titularra: Sergio Músquiz Paz.
Jarduera: hazkuntzarako hegaztitegia.
Tokia: 3. poligonoko 21. lurzatia.
Itzan, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Floria Pistono Favero.
Iragarkiaren kodea: L2411623