169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GENEVILLA

2024rako tasak eta zerga-tasak

Genevillako Udalak, 2024ko martxoaren 21ean egin bilkuran, besteak beste, hasiera batez onetsi zuen 2024rako tasak eta zerga-tasak ezartzeko erabakia.

Hasierako onespenaren erabakia 2024ko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 7an. Tasak iragarki-taulan egon dira jendaurrean, eta haien aurkako alegaziorik egin ez denez, argitaratu egiten dira, behin betiko onets daitezen eta indarrean jar daitezen.

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %20koa, alegia.

Tasei dagokienez, 2023ko tarifa berak mantentzea erabaki da, ureztatzeko urarenak izan ezik, kendu eginen baita hornidurarako finkoa eta 0,075 euro kobratuko baitira metro kubiko bakoitzeko.

Genevillan, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, María Asunción Landa Gil.

Iragarkiaren kodea: L2411774