2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Aldaketa 2024ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Faltzesko Udalak, 2024ko uztailaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa bat 2024ko plantilla organikoan. Aldaketa horrek eragiten dio plantilla horretan 1-03 zenbakia duen administrari ofizialaren lanpostuari.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu ondotik, bizilagunek eta interesdunek aztertu dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenetan xedatuarekin.
Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko dela.
Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Faltzesen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Gloria Olcoz Luis.
Iragarkiaren kodea: L2411733