2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Jarduera-lizentzia ematea. Entrenamendu-zentrorako lokala
Ondotik zehazten den eskaera onetsi da.
Lizentzia eman da 2024ko uztailaren 31ko 2024-3016 Ebazpenaren bidez.
Sustatzailea: SP Globalsport SL.
Jarduera: entrenamendu-zentrorako lokala, 3. fasea.
Tokia: 4. poligonoko 0019. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Cintruenigon, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2411735