2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARANGUREN
Jarduera-lizentzia ematea. Ogi saltokia eta lantegia
Aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela, bete beharrez abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legea (foru lege horrek arautzen ditu ingurumenean eragina duten jarduerak, eta argitaratu zen 2020ko 296. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 22an):
Lizentzia eman den eguna: 2024-08-01.
Sustatzailea: Santiago Catalán Martínez.
Jarduera: ogi saltokia eta lantegia.
Tokia: Lakuondo plaza 12, behea, Mutiloa.
Mutiloan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.
Iragarkiaren kodea: L2411692