2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTSOAIN
Deialdia, 2024an hezkuntza, kultura, kirol edo gizarte arloko ikastaro eta jardueretara joateko gizarte laguntzena. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 778771.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/778771).
Deialdi honen xedea da banakako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, 2024an hezkuntza, kultura, kirol eta gizarte jardueretan izena emateko kuotak ordaintzeko, Antsoaingo herritar guztiak baldintza beretan balia daitezen kulturaz eta kirolaz.
Deialdi hau finantzatuko da 2024ko udal aurrekontuaren kargura, 3.000,00 euroko zuzkidurarekin.
Eskatzaileek Antsoainen benetan erroldaturik egon beharko dute eskaera egiten dutenean.
Eskabide bakarra onartuko da familia-unitate bakoitzeko. Bertan dirulaguntza eska daiteke familia-unitate bereko pertsona batendako baino gehiagorendako. Familia-unitate bereko pertsona bakoitzari jarduera bakar batean parte hartzeko dirulaguntza emanen zaio.
Eskabideak aurkezteko epea 2024ko irailaren 1etik 30era izanen da. Eskaerak aurkezteko modua:
–Telematikoki, udalaren egoitza elektronikoaren bidez: https://sedeelectronica.ansoain.es.
–Aurrez aurre, Antsoaingo Udalaren bulegoetan (Udaletxeko plaza 1, Antsoain), astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara. Emanen den eredu normalizatua erabili beharko da eskaera egiteko.
Antsoainen, 2024ko abuztuaren 2an.–Alkate udalburua, Marta Díez Napal.
Iragarkiaren kodea: L2411706