169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

EGUESIBAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat, C mailakoa. Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda

2024ko 137. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, uztailaren 4an, argitaratu zen deialdi bat, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat, C mailakoa, Eguesibarko udalaren zerbitzukoa. Eskabideak aurkezteko epea igarota, onetsi zen izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda.

Deialdiaren 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, honako hau ebatzi da, Alkatetzaren 2024ko uztailaren 31ko 2303 Ebazpenaren bidez:

1. Onestea onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda, honako deialdi honetan: deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako buruaren lanpostu bat, C mailakoa, Eguesibarko Udalaren zerbitzukoa. Hona hemen:

Onartuen behin-behineko zerrenda:

1. GIL ZUBELDIA, JOSEBA

Baztertuen behin-behineko zerrenda:

1. PAULOS CARDENAS, ALEJANDRO (*)

(*) Baztertzeko arrazoia: ez betetzea deialdiaren 2.a) oinarrian ezarritako baldintza.

2. Deialdiaren 4. oinarrian xedatuakoari jarraikiz, zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Hamar egun balioduneko epea izanen da erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, zuzentzeko, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Egoitza elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira erreklamazioak:

https://sedeelectronica.valledeegues.es/carpetaciudadana/tramite.aspx?idtramite=681

Sarrigurenen, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2411730