169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, zeinaren bidez oinarriak onesten baitira Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 2-XXVI. sektorean (Lerin) lurzatiak biltzeko eta ureztalur bihurtzeko eremurako.

Leringo udalerrian, Ega 2-XXVI. sektorean (Lerin), lurzatiak biltzeko eta ureztalur bihurtzeko eremuan interesa duten guztiei jakinarazten zaie ezen Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, uztailaren 26ko 538/2024 Ebazpenaren bidez, Lurzatiak Biltzeko Oinarriak onetsi dituela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoarekin bat. Lurzati biltze hori onura publikokoa dela deklaratu zen ekainaren 12ko 65/2024 Foru Dekretuaren bidez.

Oinarri horiek jendaurrean egonen dira Leringo udaletxeko lokaletan, hilabetez, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

Interesdunek oinarri horietako agiriak azter ditzakete. Memoriaz gain, honako eranskin hauek dira: Jabeen zerrenda; kargen titularren eta beste egoera juridiko batzuen zerrenda; aholku batzordea; lurren sailkapena eta konpentsazio-koefizienteak; lurzati tipoen zerrenda; periferian sartutako lurzatien zerrenda; bazterketen proposamena; ustiapenerako oinarrizko azalerak; herri-lurren mugaketa, landaketa-eskubideak, inguruan dauden ur-emakidak; lurraldeko natura balioak eta aztarnategi arkeologikoak; jabetzaren banakako txartelak; lur sailkapenen 1:5.000 bi plano, zonaren ortoargazki daukaten 1:5.000 bi plano eta eremu ureztagarriaren, ingurumen balioen eta balio arkeologikoen 1:6.000 planoa.

Oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete lurzati biltzean interesa dutenek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea 1) aurkeztuko dira, edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (González Tablas kalea 9, 31005 Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 30ean.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F2411443