1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
368/2024 EBAZPENA, uztailaren 4koa, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak emana, "Ibargoitiko ur-hornidura Itzagako (Nafarroa) Mankomunitateko Mendinueta soluzioari konektatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko eguna finkatzen duena.
Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiaren urtarrilaren 17ko 20/2024 Ebazpenaren bidez, Ibargoitiko Udalak eskatutako lankidetza araubidea onartu zen, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri ziren hamabost egunez eta Ibargoitiko Udala deklaratu zen desjabetze espedientearen onuradun.
Jendaurreko aldia bukatuta inork alegaziorik aurkeztu gabe, Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusiak maiatzaren 6an emandako 270/2024 Ebazpenaren bidez behin betiko onetsi zen aipatutako proiektua, baita ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda ere. Onespenak berekin dakar onura publikoaren deklarazioa eta lurrak okupatu beharra.
Nafarroako Gobernuak 2024ko ekainaren 19an hartutako Erabakiaren bidez, presakotzat deklaratu zen proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaez desjabetzearren.
Horrenbestez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen azaroaren 15eko 249/2023 Foru Dekretuak esleitu dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBAZTEN DUT:
1. Dei egitea "Ibargoitiko ur-hornidura Itzagako (Nafarroa) Mankomunitateko Mendinueta soluzioari konektatzea" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Ibargoitiko Udaleko Alkatetzaren titularrari edo hark eskuordetutako zinegotziari 2024ko irailaren 3an, goizeko 10:00etan, Ibargoitiko udaletxean ager daitezen, ukitutako ondasunak eta eskubideak okupatu aurreko aktak egitera.
2. Ukitutakoek berek agertu beharko dute ekitaldi horretara, edo haien izenean aritzeko behar bezala baimenduta dauden ordezkariek, titulartasuna frogatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aldean dituztela. Halaber, nahi izanez gero, peritua eta/edo notarioa eraman dezakete, nork bere kontura.
3. Alexia Mauleón Goñi andrea eta Aimar Serrano Arana jauna izendatzea Administrazio jardulearen ordezkari, bietako edozeinek sina ditzan okupazioaren aurreko, adostasuneko, okupazioko eta ordainketako aktak eta bidezkoak diren gainerako agiriak.
4. M.ª Carmen Uriz Lusarreta, Jasone Goikoetxea Iriberri eta Itziar Calvo Oteiza andreak Administrazioaren/onuradunaren peritu izendatzea, haietako edozein halakotzat aritu dadin.
5. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Ibargoitiko Udaleko eta Itzagako Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateko iragarki-tauletan. Era berean, iragarki bat argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
6. Ukitutako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio zedula baten bidez.
Iruñean, 2024ko uztailaren 4an.–Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusia, Jesús María Rodríguez Gómez.
ERANSKINA
Aktak egiteko tokia: Ibargoitiko udaletxea.
Eguna: 2024ko irailaren 3a.
HITZORDUA | TITULARRA | FINKAREN KODEA | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL-MUGARTEA |
10:00 | M.ª Jesús Setuain Irigoyen | IB-25 | 3 | 341 | Ibargoiti (Getze Ibargoiti) |
10:30 | Jesús Esparza Valencia | IB-81 | 7 | 171 | Ibargoiti (Izko) |
Juan Esteban Esparza Iriarte |
10:30 | Juan Esteban Esparza Iriarte | IB-82 | 7 | 172 | Ibargoiti (Izko) |
M.ª Jesus Esparza Iriarte |
Jesús Esparza Valencia |
Iragarkiaren kodea: F2410758