169. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

2979/2024 EBAZPENA, abuztuaren 14koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita 2632/2024 Ebazpena, uztailaren 4koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 2632/2024 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko psikologoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko. Ebazpen hori 2024ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 5ekoan.

Akats bat atzeman da prozesuan sartutako lanpostuetarako ezarritako betekizunen adierazpenean; hortaz, bidezkoa da deialdiaren 3. eta 4. oinarriak zein II. eranskina aldatzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdiaren 3. oinarria aldatzea, eta 3.12 oinarria txertatzea. Honela idatzita geratuko da:

"3.12. Plantilla organikoan hala ezarrita duten lanpostuak eskuratu nahi izanez gero, izangaiak izan beharko du, Psikologiako gradu edo lizentzia tituluaz edo baliokidetzat jotakoaz gain, Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo Osasun Publikoari buruzko urriaren 4ko 33/2011 Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria".

2. Deialdiaren 4. oinarria aldatzea, honela:

Honako hau dioen tokian:

"4.3.1. B, C edo D motako gidabaimenaren eskakizuna edo hizkuntza edo euskara eskakizuna ezarrita duten lanpostuak eskuratu nahi dituztenek telematikoki aurkeztuko dute, izena emateko eskabidearekin batera, baldintza horiek betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa. Lehiakideak agiri horiek aurkeztetik salbuetsita geldituko dira gidabaimena edo Europar Batasuneko hizkuntza jakitea eskatzen duen lanpostu baten titularra badira edo horrelako lanpostu bat betetzen ari badira".

Honako hau behar du:

"4.3.1. Norbaitek eskuratu nahi baldin badu B, C edo D motako gidabaimenaren eskakizuna edo euskararen edo hizkuntzen eskakizuna esleiturik duen lanpostu bat edo psikologoaren lanpostu jakin bat, telematikoki aurkeztuko du, izena emateko eskabidearekin batera, baldintza horiek betetzen dituela frogatzen duten agiriak. Lehiakideak agiri horiek aurkeztetik salbuetsita geldituko dira gidabaimena edo Europar Batasuneko hizkuntza jakitea edo titulazio espezifikoa eskatzen duen lanpostu baten titularra badira edo horrelako lanpostu bat betetzen ari badira".

2. Deialdiaren II. eranskina aldatzea; ebazpen honen I. eranskinean xedatutakoaren arabera egonen da idatzita.

3. Parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 15 egun naturalez luzatzea, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Ez dute parte hartzeko eskabiderik aurkeztu beharko hasieran emandako epean egin zutenek eta, edonola ere, ulertzen da eskaerak aurkezteko lehenengo epea amaitu zenean, hau da, 2024ko abuztuaren 20an, bete behar direla deialdian parte hartzeko baldintzak.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei jakinaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, bat etorriz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluarekin eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluarekin.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 14an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (32/2023 Foru Agindua, abenduaren 11koa).–Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, Virginia Marín Fernández.

I. ERANSKINA.–PSIKOLOGOEN LANPOSTU HUTSAK

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

LEKUALDATZEEN EREMUA

ARAUBIDE JURIDIKOA

HERRIA

HIZKUNTZA EREMUA

SEXU DELITUEN ZIURTAG.

HIZKUNTZAK

GIDABAIMENA

TITULAZIOA

2726

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

B

2810

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

3263

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

SAN JOSE ZENTROA

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

3310

4201

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

BARNE ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Beriain

Mistoa

6317

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

7452

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

9825

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

B

10093

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

10103

10900

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

ARRETA GOIZTIARREKO ZENTROA

Funtzionarioa

Sarriguren

Mistoa

X

B

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

11148

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

B

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

11149

11150

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

JUSTIZIA ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Tutera

Ez-euskalduna

X

B

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

11498

BARNEKO, FUNTZIO PUBLIKOKO ETA JUSTIZIAKO DEP.

FUNTZIO PUBLIKOKO ZUZ. NAG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

11552

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

PERTSONEN AUTON. ETA GARAPENERAKO NAFARROAKO AG.

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

X

B

Psikologia Sanitarioko master-titulua, Psikologia Klinikoko espezialitateko Psikologiako titulua edo urriaren 4ko 33/2011 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian aipatzen den egiaztagiria.

11683

ESK. SOZ., EKON. SOZ. ETA ENPLEGUKO DEP.

EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

73091

OSASUN DEP.

OSASUN PUBLIKOAREN ETA LAN OSASUNAREN INSTITUTUA

Funtzionarioa

Iruña

Mistoa

B

Iragarkiaren kodea: F2412125