167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

106E/2024 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena Ana Redín Pascual andrea, Argibide eta Prestakuntza Bulegoko burua.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen duenez, atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak libreki errebokatzen ahal ditu erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Nafarroako Gazteriaren Institutuaren estatutuen 12 j) artikuluan ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari kudeatzaileari dagokio atalburuak eta bulegoburuak bitarte baterako izendatzeko eskumena (estatutu horiek azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren).

Horrenbestez, Nafarroako Kirolaren Institutua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 242/2023 Foru Dekretuak eskuordetu dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea Ana Redín Pascual andrea, Argibide eta Prestakuntza Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. 2024ko uztailaren 31 izanen da burutzan arituko den azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 29an.–Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, José Maria Burgaleta Encina.

Iragarkiaren kodea: F2411463