2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Deialdia, dirulaguntzak emateko 2024-2025 kirol denboraldian kirol eskoletan oinarrizko kirol federatua egiten duten kirol klubei. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 777850.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/777850).
–Helburua eta xedea.
Deialdi honen xedea da dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea, Eguesibarko kirol eskoletan egiten den oinarrizko kirol federatuari laguntzeko 2024-2025 kirol denboraldian.
–Eskatzaileen betebeharrak.
Dirulaguntzaren onuradun izaten ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten entitateak:
Irabazi-asmorik ez izatea.
Eguesibarren izatea egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra. Hala ere, nahiz eta baldintza hori ez bete, onuradun izaten ahalko dira Eguesibarko udalerriaren edo herritarren onerako proiektuak egiten dituzten entitateak.
Entitatea legez eratua eta erregistratua egotea dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.
Entitatea inskribaturik egotea Eguesibarko Udalaren Elkarteen Udal Erregistroan dirulaguntza eskaera aurkezten den unean.
Egunean izatea Gizarte Segurantzarekiko, Zerga Ogasunarekiko eta Udal Toki Ogasunarekiko zerga betebeharrak.
Aurretik udal honen dirulaguntzak jaso baditu, haiek ematearen ondoriozko betebeharrak bete izana eta, ondorioz, frogagiriak aurkeztu izana, salbu eta aurkezteko epean badaude.
Onuraduna izatea eragozten duten kasuetako bakar batean ere ez egotea, azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoaren arabera (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra).
Jaso ez izana zehapen irmorik, urratzeagatik administrazio, lan edo zigor bidean berdintasunerako eskubidea eta sexuagatiko diskriminaziorik eza. Zehapenik jaso badu, ez du dirulaguntzarik eskatzen ahalko dagokion zehapenean ezarritako epean.
Ez izatea emakumeen eta gizonen arteko berdintasun printzipioaren aurkako xederik edo helbururik, onarpen edo sarbide sistemarik, funtzionamendurik, ibilbiderik, jardunik, antolaketarik edo estatuturik.
Betetzea apirilaren 4ko 17/2019 Foru Legeak ezarritako betebeharrak (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko Foru Legea) eta martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoak (Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako Lege Organikoa).
Haien jarduera egokia izanen da Nafarroako kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legean eta deialdi honen klausuletan adierazitako printzipio eta lehentasunekiko.
Bete eta betearazi beharko dituzte Eguesibarko kirol eskolak arautzen dituen ordenantza ez-fiskala eta Kirol eskoletarako ezarritako tarifak arautzen dituen ordenantza fiskala.
Eguesibarko Udalarekin hitzarmen arautzaile bat sinatua izan beharko dute. Hitzarmen horretan ezarriko da kirol modalitate horretako eskola taldeak denboraldirako zein baldintza administratibo, tekniko eta ekonomikoren arabera garatu behar diren.
Eguesibarko Udalak erabakitako kirol sistema errespetatzea eta indarra duen araudia betetzea.
–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Sarrigurenen (Eguesibar), 2024ko uztailaren 23an.–Jarduneko alkatea, Javier Villanueva Aldave.
Iragarkiaren kodea: L2411414