167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Xehetasun-azterketa 2. poligonoko 36. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2024ko uztailaren 30eko 2024-0054 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen xehetasun-azterketa bat, udalaren hirigintza planean Untzueko 2. poligonoko 36. lurzatirako ezarritako lerrokadurak aldatzeko, bat etorriz espedientean jasotakoarekin. María Sanz Solak sustatu du eta Juan Ignacio Urquia arkitektoak idatzi du 2024ko uztailaren 18an. Espediente zenbakia: 130/2024.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Halaber, interesdunen eskura egonen da Udal honen egoitza elektronikoan (http://unzue.sedelectronica.es).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria Udalbatzaren osoko bilkurari igorriko zaio behin betiko onespena eman diezaion, bidezko bada hori egitea.

Untzuen, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Iker Etxeberria Otazu.

Iragarkiaren kodea: L2411460