2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
3. deialdia, laguntza ekonomikoak emateko 2024. urtean, banakako ebaluazioaren bidez, gizarte larrialdian dauden Tafallako pertsonei eta/edo familiei. Laburpena
Dirulaguntzen Datu Base Nazionala (identifikazioa): 778508.
Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin; haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatorias/778508).
Onuradunak: Tafallan erroldaturik egonik, Tafallako Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuaren programaren batean dauden pertsonak, ez dutenak behar adinako baliabide ekonomiko propiorik, ez eta sostengu soziofamiliarrik ere, ezinbestean eta nahi gabe pairatutako ezbeharrari aurre egiteko.
Xedea: Jostailuen kanpaina Eguberrietan; haur bakoitzeko 50 euroko laguntza emanen da.
Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Tafallako Udalaren Bulego Bakarrean (Nafarroa plaza 5, 31300 Tafalla), edo www.tafalla.es webgunean eta 2019ko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 12koan.
Zenbatekoa: 3.588 euro.
Deialdiko laguntzak partida honen bidez finantzatuko dira: Laguntzetarako transferentziak, 0-23111-4800000 (3.588 euro).
Deialdi honetarako ezarritako zenbatekoa handitzen ahalko da, beharrezkoa bada eta ez bada exekutatzen deialdi honetako oinarrietan adierazitako aurrekontuko partida beraren kargura egiten diren gainerako deialdietan.
Eskaerak aurkezteko epea: Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik 2024ko azaroaren 30era arte, baldin aurrekontuko kontsignazioa mantentzen bada.
Dirulaguntzaren organo kudeatzailea: Tafallako Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.
Tafallan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Gizarte Zerbitzuen zinegotzi ordezkaria, Gonzalo Ibarrola Inchusta.
Iragarkiaren kodea: L2411579