2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
JAITZ
UC-9 unitatearen birpartzelazioa eta ordezko balorazio ekonomikoa. Hasierako onespena
Jaizko Udalak, 2024ko uztailaren 23ko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen proiektu bat, helburu duena UC-9 unitatearen birpartzelazioa eta kargarik gabeko ordezko balorazio ekonomikoa egitea.
Hori guztia jendaurrean jarriko da, hogei egun balioduneko epean, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok aztertu ahal izan dezan eta, epe horretan, egokitzat jotzen dituen alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan; halaber, ohartarazten da ezen, jendaurreko epea iragaten bada alegaziorik aurkeztu gabe birpartzelatzeko agiriaren aurka, hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. artikuluan ezarrita dagoenarekin (legegintzako foru dekretu horrek onetsi zuen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Jaitzen, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Eraso Azqueta.
Iragarkiaren kodea: L2411725