2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Hiri-jarduketarako plan berezia eta xehetasun-azterketa Inurrieta kaleko 15ean, eraikigarritasuna handitzeko eta eraikinaren sestrak eta gehieneko altuerak zehazteko. Behin betiko onespena
Argitara ematen da dokumentua, Inurrieta kaleko 15ean (2. poligonoa, 377. lurzatia) eginen diren hiri Jarduketarako Plan bereziari eta xehetasun-azterketari dagokiena. Dokumentu hori behin betiko onetsi zuen Udalak 2024ko irailaren 16an egin ohiko osoko bilkuran eta Gorka Mendía Aranak eta Laura Díaz Romeok sustatu dute. Hori guztia, bete dadin Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan xedatutakoa.
Garesen, 2024ko uztailaren 17an.–Alkatea, Itziar Imaz Artázcoz.
Onetsitako araudia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411367