2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OTEITZA
Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 987. lurzatian. Behin betiko onespena
Oteitzako Udalak, 2024ko uztailaren 18an egin ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen xehetasun-azterketa bat 1. poligonoko 987. katastroko lurzatian (Iturtxipia kalea 9, Oteitza), zeinaren bidez aldatzen baita 1. poligonoko 987. lurzatiaren kanpoko hormen altuera. Proiektu hori Miriam Saenz Decosek sustatu du.
Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 79. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oteitzan, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Xehetasun-azterketa (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2411863