167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa 3. poligonoko 133. lurzatian. Hasierako onespena

Galarko Udalak, 2024ko ekainaren 20ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zuen Barbataingo 3. poligonoko 133. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Barranquesa SAk sustaturik.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2411461