167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Bide publikoen zati baten erabilera pribatiboaren administrazio emakida, MT Tudela 1 eta Tudela II ebakuazio-azpiegituraren lurpeko linea baterako. Jendaurreko informazioa

Fontellasko Udalak, 2024ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. EDP Renovables España SLren aldeko administrazio emakida, bide publikoen zati baten erabilera pribatiborako, MT Tudela 1 eta Tudela II ebakuazio-azpiegituraren lurpeko linea bat paratzeko.

Ukitutako bideak:

POLIGONOA

LURZATIA

6

91110

5

91180

5

91010

4

91020

Zortasunaren deskribapena: lurpeko kanalizaziorako pasabidea. Ukipena, guztira, 8.226 m²-koa da.

2. Jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek egoki iritzitako alegazioak edo erreklamazioak aurkez ditzaten. Jendaurrean jartzeko tramitean alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onartutzat joko da.

3. Lagapena arautuko duen administrazio-klausulen agiria onestea , itzultze klausula barne.

4. Lagapen-hartzaileari jakinaraztea ezen, erabaki hau jakinarazi eta hamabost egun naturaleko epean, idatziz adierazi beharko duela ados dagoela onetsitako baldintzekin, eta 493,53 euroko fidantza jarri beharko duela. Hala egiten ez badu, atzera egin duela ulertuko da, eta erabaki honek ez du ondoriorik izanen.

Era berean, erabaki hau lurpeko linea egiteko behar diren lizentziak izapidetu eta lortzearen mende geratuko da.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, bete daitezen Nafarroako Toki-erakundeen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 98. artikulua eta hurrengoak. Epe horretan bidezkotzat jotzen diren alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezke.

Jendaurreko epean alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada, administrazio emakida behin betiko onetsitzat joko da.

Fontellasen, 2024ko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, María Erica Lasheras Munarriz.

Iragarkiaren kodea: L2411615