2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUÉNIGO
Ondasun higiezin baten besterengarritasun-deklarazioa egitea eta doan lagatzea Erretiratuen Etxea elkarteari. Jendaurrean jartzea
Cintruenigoko Udalak, 2024ko uztailaren 29an egin osoko bilkuran eta legeak eskatzen duen gehiengoarekin, erabaki hau hartu zuen:
"Kontuan hartuta Cintruenigoko Udala "Erretiratuen Etxea" deritzon higiezin baten jabe dela, zeina hemen baitago: Pablo Rubio etorbidea 13, 3. poligonoko 278. lurzatia, 4.,11. eta 12. hiri unitateak. Ondasunen inbentarioan ondare gisa dago kalifikatua.
Cintruenigoko Erretiratuen Etxea elkarteak aipatutako ondasun higiezinaren erabilera doan lagatzea eskatuta, alkateak 2024ko maiatzaren 30ean emandako Ebazpen baten bidez, dagokion espedientea hasi zen.
Ikusita xedatuta dagoena uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 128. artikuluan eta hurrengoetan (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 117. artikuluan eta hurrengoetan (urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsia).
Kontuan hartuta espedientean honako hauek daudela: behar diren txostenak eta agiriak, zeinek egiaztatzen baitute eskatzailea irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua dela, behar bezala eratua, nortasun juridikoarekin eta inskribatua Nafarroako elkarteen erregistroan. Elkarte horrek, bada, eskatzen du higiezinaren erabilera lagatzea erabilera publikorako edo gizarte-intereserako helburuekin, auzokoen mesederako, tokiko interesak asetzen laguntzen dutenak.
Ikusirik erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria.
Aintzat harturik Ekonomia eta Ogasun Batzordearen 2024ko uztailaren 15eko irizpena,
ERABAKITZEN DA:
1. Hasiera batez onestea udalaren titulartasunekoa den "Erretiratuen Etxea" higiezinaren besterengarritasun-deklarazioa, jatorriz ondare ondasuna delako, ondoren erabilera lagatzeko Cintruenigoko Erretiratuen Etxea elkarteari. Higiezinak kokapen hau dauka: Pablo Rubio etorbidea 13, 3. poligonoko 278. lurzatia, Cintruenigoko 4., 11. eta 12. hiri unitateak.
2. Hasiera batez onestea aipatutako ondasun higiezinaren erabilera doan eta prekarioan lagatzea Cintruenigoko Erretiratuen Etxea elkarteari (IFZa: G31230022), elkartearen egoitza izateko eta lagapen-hartzaileak antolatuko dituen jarduerak han egiteko.
3. Hasiera batez onestea erabilera lagatzea arautuko duen baldintza-agiria.
4. Halaber, espedientea jendaurrean edukitzea hilabeteko epean, aitzinetik iragarkia paratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, aipatutako epean alegazioak edo erreklamazioak aurkez daitezen.
Cintruenigon, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.
Iragarkiaren kodea: L2411484