1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko uztailaren 24an hartua, Urrotz-Hiriko Udaleko Kudeaketa Batzordea izendatzekoa.
Urrotz-Hiriko Udala osatzen duten kide guztiek uko egin dutenez, horrek inplizituki esan nahi du Udaleko kideen egitatezko kopurua hirutik beherakoa dela, beraz, Hauteskunde-araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoaren 182.3 artikuluan xedatutakoaren arabera jokatu behar da. Artikulu horrek dioenez, dagokion hauteskunde-deialdian hautatutako kideen egitatezko kopurua korporazioko kideen legezko kopuruaren erdia baino txikiagoa bada, kudeaketa batzorde bat eratuko da, eta, haren aurreko paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, honako kide hauek izanen ditu: jarraitzen duten korporazioko kide guztiak eta kargu hutsak betetzeko izendatutako herritarrak, eta beren artean aukeratuko dute batzordeburua.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Urrotz-Hiriko Udalaren Kudeaketa Batzordea izendatzea, honako kide hauekin: María Belén Mugueta Burguete andrea, Iker Ablanedo Raro jauna, Jorge Aranaz Ciáurriz jauna, Silvia Teilleri Vicondoa andrea, Laura Ezcurra Aranguren andrea, Maitane Varea Huarte andrea eta María Socorro Donamaría Iriarte andrea.
2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Erabaki hau Urrotz-Hiriko Udalari jakinaraztea.
4. Erabaki hau igortzea Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren Zuzendaritza Nagusiko Toki Entitateentzako Aholkularitza Juridikorako eta Lankidetzarako Zerbitzuko Arauen Garapenerako eta Toki Araubiderako Atalera eta Laguntza Tekniko-administratiboaren Atalera.
Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2411342