2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
"Oronozko Zunda etxea desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentrorako birgaitzeko" proiektuaren desjabetze-aktak egiteko deialdia
Baztango Udaleko alkateak, 2024ko abuztuaren 6an, 382/2024 zenbakiko Ebazpena eman du:
2024ko otsailaren 22an, Baztango Udalak "Oronozko (Baztan) Zunda etxea desgaitasun intelektuala duten pertsonentzako eguneko zentrorako birgaitzeko" proiektua onartzea erabaki zuen, eta hasierako onarpena eman zion proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendari, hamabost eguneko epean jendaurrean jarrita.
Jendaurrean jartzeko epean alegaziorik aurkeztu ez zenez, 2024ko ekainaren 27an, Baztango Udalak behin betiko onartu zuen aipatutako proiektua, bai eta eragindako ondasun eta eskubideen zerrenda ere; onarpen horretan inplizituki geratzen da onura publikoaren eta okupatzeko beharraren deklarazioa.
Nafarroako Gobernuak, 2024ko uztailaren 31ko Erabakiaren bidez, premiazkotzat jo zuen aipatutako proiektuaren eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzea, nahitaezko desjabetzea egiteko.
1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoaren arabera.
EBATZI DUT:
1. Proiektuak ukitzen dituen ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea abuztuaren 29an Baztango Udalean ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu eta, hala badagokio, behin betiko okupatu aurreko aktak egiteko.
2. Egintza horretara, afektatuak pertsonalki joan beharko dira, edo, bestela, haien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkatuta; horretarako, haien titulartasuna egiaztatzen duten agiriak eta kontribuzioaren azken ordainagiria aurkeztu beharko dituzte, eta, egoki iritziz gero, peritu bat eta/edo notario bat eraman ahal izango dute, beren kontura.
3. M.ª Carmen Uriz Lusarreta andrea eta Jasone Goikoetxea Iriberri andrea Administrazioko peritu izendatzea.
4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da eta Baztango Udaleko iragarki-taulan jarriko da. Halaber, dagokion iragarkia argitaratuko da Foru Komunitateko bi egunkaritan.
5. Eragindako titularrei jakinaraztea, banakako zitazio-zedularen bidez.
Baztanen, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2411839