Iragarkia
167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a
2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA
Deialdia, administrazio orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko, eta administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda egiteko
2024ko uztailaren 31n lehendakariak emandako 350/2024 zenbakiko Ebazpenaren bidez, administrazio orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzeko eta Iruñerriko Mankomunitateko administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda egiteko deialdiaren oinarri arautzaileak onartu ziren, eta deialdi hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratzeko agindu zen.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 31n.–Lehendakaria, David Campión Ventura.
DEIALDIAREN OINARRIAK
Lehenengoa.–Deialdi honen xedea.
1.1. Deialdi honen xedea.
Deialdi honen xedea da administrazio orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat, funtzionarioen araubidekoa, oposizio-lehiaketaren bidez eta txanda irekian betetzea, eta Iruñerriko Mankomunitateko administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda egitea. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta betetzeko Erregelamenduan, gainerako aplikazio-arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraituta gauzatuko da deialdi hau.
Izendapenak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko du izendatua, Iruñerriko Mankomunitateko funtzionarioei buruzko xedapen indardunetan adierazitako eskubide eta betebehar guztiekin.
Lanpostuak A mailako lansariak izango ditu, uztailaren 4ko 158/1984 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ordainsariei buruzko behin-behineko Erregelamenduan eta Mankomunitatearen lanpostu-zerrendan ezarrita dagoenaren arabera.
Hautaprobak gainditu eta deialdiaren xede den lanposturako izendatua izan ondoren, Iruñerriko Mankomunitatean sartu eta funtzionario bihurtzen den izangaia Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean afiliatuko da eta alta emango zaio araubide horren babesean.
Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da eta noiznahi aldatu ahal izango dute administrazio-organo eskudunek.
Probak gainditu arren plazarik lortzen ez duten pertsonak administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuak betetzeko aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenden barnean sartuko dira, lortutako puntu-kopuruaren ordenan, sortzen doazen beharren arabera.
1.2. Lanpostua.
Administrazio orokorreko teknikariaren lanpostua Iruñerriko Mankomunitatearen 2024rako Plantilla Organikoan ageri da (31. zenbakiko Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2024ko otsailaren 12koa).
Administrazio orokorreko teknikariaren lanpostua Idazkaritza Nagusiaren mende dago organikoki, eta Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoari laguntza emateko eginkizunak ditu.
Lanpostu honek eginkizun hauek ditu bere kontu, besteak beste:
–Abiarazten direnetik amaitutzat jotzen diren arte Mankomunitatearen espediente guztiak izapidetzeari dagozkion eragiketa eta bitarteko material eta pertsonal guztien ardura eta erantzukizun zuzena.
–Mankomunitateko gobernu-organoen dokumentazio guztia kudeatu eta zaintzea.
–Mankomunitateko kideei (udalak eta kargudun hautetsiak) dagokien dokumentazio guztia kudeatu eta zaintzea.
–Aldi baterako artxiboa eta artxibo historikoa kudeatzea.
–Administrazio elektronikoa aplikatzea.
–Jakinarazpen elektronikoak jasotzea.
–Idazkaritza Nagusiaren ildo nagusien eta arauen pean eta Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoarekin elkarlanean:
a) Lizentzien, bisen eta abarren prozedurak izapidetzea taxiaren arloan.
b) Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzuari dagozkion ebazpenak egitea.
c) Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoko Ordenantza berrikustea eta eguneratzea, 39/2015 Legearen, 203/2021 Errege Dekretuaren eta aplikagarria den gainerako araudiaren lege-aldaketen arabera.
d) Administrazio elektronikoko berariazko araudia egitea Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietaterako, enpresa publikoa den aldetik, hel diezaiekeen alderdi guztietan.
e) Mankomunitatean administrazio-jarduketa automatizatua gauzatzeko araudia egitea.
f) Jakinarazpen telematikoak edo elektronikoak egiteko araudi bat egitea, ezaugarri zehatzak finkatuko dituena eta, administrazio-ebazpenak direlako, administrazio-jakinarazpen bidez jakinaraz daitezkeen egintzak zein diren mugatuko duena.
g) Mankomunitateko ordezkarien eta ahalordetzeen erregistroa modu formalean arautzea.
h) Mankomunitateko funtzionario gaituen erregistroa modu formalean arautzea.
i) Dokumentu elektronikoaren kudeaketa-politika egitea eta abian jartzea.
j) Sinadura elektronikoaren politika egitea eta abian jartzea.
k) Sailkapen-taula bat inplementatzea, Metadatuen eskema, Balorazio-taulak, Dokumentu-tipoen katalogoa, Formatuen katalogoa eta Funtsezko dokumentuen katalogoa.
l) Dokumentuen kudeaketarako politika bat inplementatzea.
m) Artxibo-erregelamendu bat eta babes-estrategia bat egitea.
n) Dokumentu elektronikoak kudeatzeko politika garatzea.
o) Dokumentu elektronikoak kudeatzeko eredua garatzea.
p) Sailkapen-taula egitea.
q) Dokumentu-tipologien katalogoa egitea.
r) Dokumentu-formatuen katalogoa egitea.
s) Funtsezko eta ezinbesteko dokumentuen katalogoa egitea.
t) Nafarroako Gobernuaren Dokumentu Ebaluazioko Taulak aplikatzea.
u) Sareko direktorioetan egun dauden dokumentuak berrikustea, baloratzeko dokumentu horietatik zein sartu beharko liratekeen dagozkien espediente elektronikoen barnean dokumentu-kudeatzailera eta sartze hori egin ahal izango litzatekeen haietako batzuek baliozkotasun juridikoa lortzeko moduan. Gainerako dokumentuekin zer egin baloratzea.
v) Paperezko euskarrian dagoen dokumentazioa identifikatu eta baloratzea, espedientearen parte ez den laguntza-dokumentazioa eta laneko dokumentazioa ezabatzea eta Dokumentu Balorazioko Taulek ezartzen dutena.
w) Espedienteak izapidetzea, dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko.
–Idazkaritza Nagusiaren ildo nagusien eta arauen pean:
a) Laguntza-bulegoaren arduraduna erregistroen gaian.
b) Espedienteak, deiak eta ebazpenak prestatzea dagozkien auzitegietara bidaltzeko.
c) Inskripzioak eta kontsultak egitea Jabetza Erregistroan, notariotzetan eta abarretan.
d) Erregistroko langileak gainbegiratzea.
e) Idazkaritza Nagusiak ematen dizkion gainerakoak.
Bigarrengoa.–Izangaien betekizunak.
2.1. Betekizunak.
Deialdi honetan parte hartu nahi duten pertsonek eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean betekizun hauek bete beharko dituzte:
a) Espainiar nazionalitatea izatea.
b) Hamasei urte beteta edukitzea, eta nahitaezko erretirorako gehieneko adina beteta ez edukitzea.
c) Zuzenbideko lizentzia edo graduaren titulua edukitzea, edo baliokidetzat jotako titulua, edo eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean lortzeko baldintzetan egotea.
Tituluak atzerrian lortu badira, baliozkotuak edo homologatuak daudela frogatzen duten frogagiriak eduki beharko dira. Baldintza hori ez da aplikatuko baldin izangaiek beren lanbide-kualifikazioaren aitorpena lortu badute, lanbide arautuen esparruan, Europako Erkidegoko zuzenbideko xedapenen babesean.
d) Dagozkien eginkizunak betetzeko gaitasun fisikoa eta psikikoa edukitzea.
e) Eginkizun publikoetarako desgaitasun edo gabetasun egoeran ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea. Espainiako nazionalitatea ez duten izangaiek frogatu beharko dute beren Estatuko funtzio publikoan sartzea eragozten dien diziplina-zehapenik edo zigor penalik ez dutela.
2.2. Betekizunak egiaztatzea.
2.1 ataleko betekizunak agirien bidez frogatu beharko dituzte hautatzen diren eta kontratatuko diren pertsonek, adierazten zaien unean eta kontratuak formalizatu baino lehen.
Nahiko justifikatuta dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ezin izango dira kontratatu, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, beren eskabidearen faltsukeria dela-eta legokiekeen erantzunbeharra galarazi gabe.
2.3. Betekizunak betetzea.
Deialdi honetako 2.1 oinarrian jasotako betekizun guztiak, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete behar izateaz gain, hautaketa-prozedura osoan, deia egiten den unean eta kontratazio-epeak irauten duen bitartean ere bete beharko dira.
Hirugarrengoa.–Eskabideak.
3.1. Eskabideak aurkeztea.
Deialdian parte hartu ahal izateko eskabideak Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoan aurkeztuko dira, helbide honetan:
https://sedeelectronica.mcp.es/invesiteRE/action/acceso?organismo=ER1&tramite=TRAM–1
Deialdian parte hartzeko eskabideak deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu den egunaren ondorengotik zenbatzen hasita hogeita hamar egun naturalen epearen barnean aurkeztu beharko dira. Eskabideak aurkezteko epe hori luzaezina izango da.
3.2. Eskabideen eredua.
Eskabideak deialdi honen I. eranskineko eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratutako ereduari egokituko zaizkio. Eredu hori Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulatik behera kargatu ahal da (https://sedeelectronica.mcp.es/)
Eskabideaz gain, jarraian zehazten diren dokumentuak aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek:
a) Langile-lanpostuen deialdi moduan, Iruñerriko Mankomunitateari 15 euro ordaindu izanaren agiria. IMren kontu hauetako batera transferentzia eginda ordaindu daiteke: ES6721009161462200124523 edo ES5730080001122448603924.
Ordainketaren frogagirian datu hauek agertuko dira nahitaez:
–Izangaiaren izen-abizenak.
–NANa/IFZ edo eskatzailearen nortasuna eta nazionalitatea egiaztatzen duen dokumentu baliokidea.
–Ordainketa zein kontutara egin den, haren zenbakia.
–Azalpena: Administrazio Nagusiko teknikariaren deialdia.
b) Alegatutako merezimenduen zerrenda, II. eranskineko ereduaren arabera.
c) Alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak (aurreko atalean adierazitako merezimenduen zerrendan jasotako hurrenkera berberean aurkeztu beharko dira).
d) AUKERAKOA: probak egokitzeko eskatzen bada, desgaitasunaren arrazoiak zehazten dituen agiria, bai eta eskatzen diren egokitzapenak eta alegatutako desgaitasuna egiaztatzen duten agiriak ere.
Parte hartzeko eskabidean, izangaiak adierazi beharko du eskabideak aurkezteko azken egunean eskatutako betekizun guztiak betetzen dituela.
3.3. Desgaitasunen bat duten pertsonak.
100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaiek parte-hartze eskabidean adierazi egin beharko dute eta harekin batera desgaitasun hori egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, organo eskudunak jaulkitakoak.
Era berean, modua izango dute ariketak egiteko denboren eta baliabideen egokitzapenak eskatzeko. Kasu horretan, eskabidean adierazi egin beharko dute, eta, horrez gain, beste orri batean azaldu beharko dute zein egokitzapen eskatzen duten. Beste orri hori eskabidearekin batera aurkeztu beharko dute.
Laugarrengoa.–Izangaiak onartzea.
4.1. Behin-behineko zerrendak.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta gero, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) argitara emango da onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda duen ebazpena, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak emana.
Behin-behineko zerrenda argitaratu den egunaren hurrengotik zenbatzen hasita hamar egun balioduneko epearen barnean, izangai baztertuek erreklamazioak egin edo eskabideko akatsak zuzendu ahal izango dituzte. Eskabideak aurkezteko 3.1 oinarrian adierazi den Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez egingo dute, hain zuzen ere.
4.2. Behin betiko zerrendak.
Erreklamazioak aurkezteko epea igarota eta haiek ebatzi eta gero, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak emandako ebazpenaren bidez, onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onartuko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) emango da argitara. Horrez gain, deialdian aurreikusitako hautaproba egiteko eguna, ordua eta tokia jakinaraziko dira.
Onartutakoen zerrendan egoteak ez du esan nahi, inola ere, aitortzen denik izangaiek deialdian eskatzen diren betekizunak betetzen dituztela.
Aurkeztutako dokumentazioa edo Administrazioaren esku dagoena aztertuta ikusten bada izangairen batek ez daukala eskatzen diren betekizunetakoren bat, deialdian parte hartzetik erator litezkeen eskubide guztiak bertan behera geldituko dira.
Ez da azterketa egiteko eskubiderik itzuliko, baldin eta deialditik kanpo gelditzeko arrazoia izangaiari egotz badakioke.
4.3. Jakinarazpenak.
Onartutako eta baztertutako izangaien zerrendak argitaratzearekin interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela joko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluak xedatzen duenarekin bat etorriz.
Bosgarrengoa.–Kalifikazio-epaimahaia.
5.1. Osaera.
Probetako epaimahaiko kideak pertsona hauek izango dira:
a) Epaimahaiburua: Izaskun Zozaya Yunta andrea. Iruñerriko Mankomunitateko Batzorde Iraunkorreko kidea.
Epaimahaiburu ordezkoa: David Campión Ventura jauna. Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
b) 1. epaimahaikidea: María Teresa Donazar Pascal andrea. Iruñerriko Mankomunitateko idazkari nagusia.
1. epaimahaikide ordezkoa: Manuel Lumbreras Navas jauna. Iruñerriko Mankomunitateko kontu-hartzailea.
c) 2. epaimahaikidea: Gonzalo Pérez Remondegui jauna. Iruñerriko Mankomunitateko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.
2. epaimahaikide ordezkoa: Naiara García Mir andrea. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko Aholkularitza Juridikoko zuzendaria.
d) 3. epaimahaikidea: María Ángeles Agúndez Caminos andrea. Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa.
3. epaimahaikide ordezkoa: María Moral Gurrea andrea. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko aholkulari juridikoa.
e) Epaimahaikide idazkaria: Fernando Chueca Inchusta jauna. Iruñerriko Mankomunitateko aholkulari juridikoa.
Epaimahaikide idazkari ordezkoa: Fermín Perez de Ciriza Villacampa jauna. Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietateko aholkulari juridikoa.
5.2. Abstentzioa eta errekusazioa.
Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta deialdia egin duen organoari jakinaraziko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.
Era berean, izangaiek zilegi izango dute epaimahaikideak errekusatzea, egoera horietakoren bat gertatzen bada.
Baldin eta legeak ezartzen dituen abstentziorako edo errekusaziorako arrazoiak gertatzen badira, eta epaimahaiaren osaera aldatzen bada, hori jendaurrean jakinaraziko da, onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrendarekin batera eta, nolanahi ere, oposizioaldiko fasea egin baino lehen.
5.3. Eratzea.
Epaimahaia eratzeko akta edo agiria izangai onartuen eta baztertutakoen behin betiko zerrendarekin batera kaleratuko da Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).
Halaber, eratutako epaimahaiaren osaeran gertatzen den edozein aldaketa Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da (https://sedeelectronica.mcp.es/) eta, nolanahi ere, oposizioaldiko fasea egin baino lehen.
Kalifikazio-epaimahaiaren eraketak eta jardunak balioa izan dezaten, gutxienez, kide guztien gehiengo osoa beharko da.
Kide anitzeko organoaren eraketak eta jardunak balio izateko, epaimahaiburuak eta idazkariak bertan egon beharko dute, edo, hala behar izanez gero, haien ordezkoek, kontuan hartuta ordezko izan daitezkeela, baita ere, epaimahaikide ordezko gisara izendatutakoak, bigarren ordezpena egitea beharrezkoa izanez gero.
5.4. Erabakiak hartzea.
Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdietako oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako kontu guztiak.
Seigarrengoa.–Hautaketa-prozesua garatzea oposizio-lehiaketa bidez.
6.1. Faseak eta egiteko ordena.
Hautaketa-prozesuaren oposizio-lehiaketa fase hauetan garatuko da:
a) Oposizioaldiko fasea. Bi proba egitea izango da, lehenbizikoa teoriko-praktikoa eta bigarrengoa praktikoa, lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak behar bezala gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren ezagutzei eta gaitasunei buruz eta III. eranskinean ageri diren gaien arabera.
b) Merezimenduak baloratzeko edo lehiaketako fasea. Izangaiek alegatutako merezimenduak baloratzea izango da, deialdi honetako IV. eranskinean ageri den baremoaren arabera.
Deialdi honek dituen faseak egiteko ordena hau izango da: lehenik eta behin oposizioaldiko fasea egingo da eta hura amaitu ondoren lehiaketaldiko fasea egingo da.
Eskabideak aurkezteko eperaren barnean alegatzen diren eta II. eranskinean zehazten den dokumentazioarekin eta moduarekin bat eginda aurkezten diren merezimenduak baino ez dira puntuatu ahal izango.
Oposizioaldiko faseko lehen proba teoriko-praktikoa 2024ko urrian egitea aurreikusita dago.
6.2. Oposizioaldiko fasea.
6.2.1. Xedapen orokorrak.
Oposizioaldiko faseak bi proba izango ditu, eta proba baztertzaileak izango dira.
6.2.2. Lehen proba teoriko-praktikoa:
Hautaketa-prozesua proba teoriko-praktiko baten bidez egingo da. Test erako 80 galdera erantzun beharko dira, eta galdera bakoitzak lau erantzun izango ditu aukeran, baina bakarra izango da zuzena. Deialdi honen III. eranskinean dauden gaiei buruzkoak izango dira, zehazki, eta deialdi hau onartzen den egunean indarrean dagoen legeriaren arabera exijituko dira.
Proba hau egiteko denbora maximoa epaimahaiak erabakitzen duena izango da, eta proban, gehienez ere, 40 puntu lortu ahal izango dira. Erantzun okerrek penalizazioa edo zigorra izango dute.
Zuzen erantzundako galdera bakoitzari 0,50 puntu emango zaio. Erantzun gabeko galderak, hau da, lau letrak zuri dituenak edo erantzun-aukera bat baino gehiago markatuta duenak, ez du baloraziorik izango. Eta oker erantzundako galdera 0,25 puntu kenduta zigortuko da.
Proba teoriko hau egiteko ez da inolako testurik erabili edo kontsultatu ahal izango, ez eta beste materialik ere, soil-soilik bolaluma urdina edo beltza.
Gutxienez 20 puntu lortzen ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko dira.
Behin proba eginda eta epaimahaiak zuzenduta, plikak jendaurrean irekitzeko deia egingo da eta probaren behin-behineko emaitzak argitaratuko dira Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/). Bost egun balioduneko epea zabalduko da, alegazioak egiteko lortutako emaitzei dagokienez.
Epe hori igaro eta gero, aurkeztutako alegazioak ebatziko ditu epaimahaiak, halakorik bada, eta proba teoriko-praktikoaren behin betiko emaitzak kaleratuko ditu Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).
6.2.3. Bigarren proba praktikoa:
Deialdi honetako III. eranskinean dauden gaiei buruz, gutxienez, bi kasu praktiko egitea izango da.
Proba hau egiteko denbora maximoa epaimahaiak erabakitzen duena izango da, eta proban, gehienez ere, 30 puntu lortu ahal izango dira. Puntuazio desberdinak eman ahal izango zaizkio kasu praktiko bakoitzari.
Gutxienez 15 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak baztertuta geldituko dira, bai eta kasu praktikoetakoren batean 0 puntuko kalifikazioa lortu dutenak ere.
Bigarren proban, III. eranskinean jasota dauden araudi-testuak kontsultatu ahal izango dira. Proba egiteko bolaluma urdina edo beltza erabiliko da.
6.2.4. Deialdia.
Oposizioaldiko faserako dei bakarra egingo da. Hartara Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste nortasun-agiri bat aldean dutela agertu beharko dute parte-hartzaileek. Beren nortasuna frogatzen ez dutenak edo agertzen ez direnak baztertu egingo dira.
Proba teoriko-praktikoa egiteko eguna eta tokia izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda kaleratzearekin batera jakinaraziko zaie izangaiei. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, hain zuzen (https://sedeelectronica.mcp.es/).
Proba praktikoa egiteko eguna eta tokia proba teoriko-praktikoko behin betiko emaitzak kaleratzearekin batera jakinaraziko zaie izangaiei. Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan argitaratuko da, hain zuzen (https://sedeelectronica.mcp.es/).
6.2.5. Plikak.
Bi probak egitean plika itxien sistema erabiliko da.
6.2.6. Desgaitasuna duten pertsonak.
Hautaprobak egiteko, desgaitasun aitorturen bat dutenentzat bidezkoak diren denbora- eta baliabide-egokitzapenak jarriko dira, eskabidean azaldutakoaren arabera.
6.3. Lehiaketaldiko fasea.
Oposizioaldiko fasearen ondoren, baztertuta gelditu ez diren izangaiek egiaztatzen dituzten merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, deialdi honetako IV. eranskinean jasota dagoen baremoaren arabera.
Esperientzia, jasotako prestakuntza-ikastaroak eta emandakoak hartuko dira merezimendutzat.
Eskabideak aurkezteko epearen barnean, eskabidearekin batera alegatzen diren eta helburu horretarako emandako epean justifikatzen diren merezimenduak baino ezin izango dira puntuatu.
Epaimahaiak Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan kaleratuko du merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen akordioa (https://sedeelectronica.mcp.es/).
Interesdunek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte edo merezimenduak zuzentzeko agirietan ageri diren akats formalak zuzendu ahal izango dituzte hamar egun balioduneko epean, kaleratzen diren egunaren hurrengotik aurrera zenbatzen hasita. Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez aurkeztuko dira erreklamazio horiek (eskabideak aurkezteko 3.1 oinarrian adierazitako erregistroa).
Halaber, Mankomunitateak ofizioz zuzendu ahal izango ditu izangaiei emandako behin-behineko puntuazioan detektatutako akatsak erreklamazioak aurkezteko epean.
Izangairen batek ez baditu zuzentzen akats formalak epe horren barnean, ulertuko da uko egiten diola bere eskubideari, ukitutako merezimenduari edo merezimenduei dagokienez, eta uko-egite hori deklaratzen duen agiria onartuko da.
Eskabideak aurkezteko ezarritako epearen barnean izangaiek alegatu eta justifikatu gabeko merezimendu berririk ez da aintzat hartuko inolaz ere.
Erreklamazioak aurkezteko epea amaituta eta haiek ebatzita, merezimenduen behin betiko balorazioak onartzen dituen epaimahaiaren akordioa kaleratuko da Iruñerriko Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/).
Zazpigarrengoa.–Lehiaketaren eta oposizioaren balorazioa.
7.1. Balorazioa.
Oposizio-lehiaketaren balorazio osoa, gehienez ere, 100 puntukoa izango da.
Oposizioaldiko faseko proben balorazioa, gehienez ere, 70 puntukoa izango da, modu honetara banatuta:
a) Aurreneko proba: gehienez ere 40 puntu.
b) Bigarrengo proba: gehienez ere 30 puntu. Kasuetako bakoitzaren balorazioa proba egin aurretik zehaztuko du epaimahaiak.
Lehiaketako fasean, gehienez ere, 30 puntu eskuratu ahal izango dira.
7.2. Izaera baztertzailea.
Oposizioaldiko faseko bi probak baztertzaileak izango dira. Hartara, baztertuta geldituko dira, gutxienez, probetako bakoitzari gehienez emandako puntuazioaren erdia lortzen ez duten pertsonak (20 40tik eta 15 30etik, hurrenez hurren). Era berean, bigarren proban, kasu praktikoetakoren batean 0 puntuko kalifikazioa lortzen duen pertsona baztertuta geldituko da.
7.3. Amaierako kalifikazioa.
Oposizioaldiko bi probetan gehi lehiaketaldian lortutako puntuazioaren batura izango da amaierako kalifikazioa.
Epaimahaiak Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntu-kopuruak eta bost egun balioduneko epea abiaraziko du interesdunek 3.1 oinarrian adierazitako Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez alegatu ahal izateko beren eskubidearen arabera komeni zaiena.
Egokia bada, behin ebatzita amaierako kalifikazioei buruzko alegazioak, eta berdinketa gertatzen bada, epaimahaiak irizpide hauen arabera ebatziko du:
a) Puntuazioan gertatzen diren berdinketak oposizioaldiko faseko bigarren proban puntuazio handiena lortzen dutenen alde ebatziko dira.
b) Berdinketak jarraitzen badu, berdinduta dauden pertsonen artean zozketa bakarra eginez ebatziko da. Zozketan hautatutako pertsonaren izen-abizenetatik abiatuta, berdinketa guztiak abizenen alfabeto-ordena aintzat hartuta desegingo dira. Zozketaren eguna eta tokia eta bai haren emaitza ere Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan kaleratuko dira (https://sedeelectronica.mcp.es/).
Ez badago berdinketarik, edo, baldin badago, hura ebatzi ondoren, kalifikazio-epaimahaiak onartuen zerrenda argitaratuko du Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/), lortutako puntuazioaren hurrenkeraren arabera, eta organo deitzaileari bidaliko dio puntuazio handiena lortu duen izangai gaindituaren aldeko izendapen-proposamena. Proposamen hori, gainera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.
Zortzigarrengoa.–Betekizunak egiaztatzea eta izendatzea.
8.1. Betekizunak egiaztatzea.
Izendapen-proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratu ondorengo hogeita hamar egun naturalen barnean, proposamen horretan ageri den pertsonak deialdian exijitzen diren betekizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen dituen agiriak aurkeztu beharko ditu:
a) Deialdiko 2.1.c) oinarrian exijitutako tituluaren fotokopia edo hura lortzeko eskubideak bete eta ordaindu izanaren frogagiria edo, egokia bada, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen lortzeko baldintzetan egon izanaren ziurtagiria.
b) Mediku-txostena, egiaztatzen duena interesdunak ez duela lanpostuak berezkoak dituen eginkizunak gauzatzea eragozten dion gaixotasunik edo akats fisiko edo psikikorik. Izangaiek desgaitasuna alegatu badute, txostenak, gainera, egiaztatu beharko du desgaitasun hori bateragarria dela deialdiaren xede den lanpostuarekin.
Mankomunitateko Prebentzio Zerbitzuak mediku-azterketa zein zentrotan egin adieraziko dio izangaiari, bai eta eguna eta ordua ere. Mediku-azterketaren gastuak Iruñerriko Mankomunitatearen konturakoak izango dira.
c) Funtzio publikoan aritzeko gaitasungabetuta edo zigortuta ez egotearen eta Administrazio Publiko baten zerbitzutik bereizia ez egotearen zinpeko adierazpena edo adierazpen irmoa.
d) Nafarroako Foru Araubidea errespetatzearen gaineko zina edo promesa, Konstituzioari eta legeei men egitekoa, eta bai bere karguak berezkoak dituen betebeharrak leialtasunez betetzekoa ere.
Adierazitako epe horren barnean, eta nahiko justifikatuta dauden ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez baditu dokumentu horiek aurkezten, ezin izango da izendatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geldituko dira, hargatik eragotzi gabe eskabidean faltsukeriaz aritzeagatik erator daitekeen erantzukizuna.
8.2. Lanpostua betetzea, ez-betetzea gertatuz gero.
Aurreko atalean aurreikusitakoa gertatzen bada, organo deitzaileak baja beteko du deialdi honetako 7.3 oinarriak aipatzen duen zerrendan ageri diren izangaiekin. Aurreko ataletan ezarri den moduan jokatuko da haiekin, eta hala bata bestearen ondoren, beharrezkoa bada.
8.3. Izendatzea eta jabetza hartzea.
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariak langile funtzionario izendatuko du, ebazpen bidez, aurreko oinarrietan ezarrita dagoena betetzen duen izangaia.
Izendapenak eta lanpostuaren jabetza hartzeak nomina eta plantillako funtzionario bihurtuko dute izendatua, eta Mankomunitateko funtzionarioentzat indarrean dauden xedapenetan ezarrita dauden eskubide eta betebehar guztiak izango ditu. Gizarte Segurantzako araubide orokorrean inskribatu eta kidetuko da, araubide horretan ezarritakoaren babesean.
Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, kontuan izanda argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izango dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.
Izendatzen denak hilabeteko epean hartu beharko du lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik zenbatzen hasita.
Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, jabetza hartzen ez duenak Mankomunitateko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu. Hala bada, deialdiaren 8.2 oinarrian ezarritakoari jarraituko zaio.
Funtzionario bihurtzen den izangaiari, lanpostuan batere aritu gabe, zuzenean eta berak eskatuta, borondatezko eszedentzia ematen bazaio jabetza hartzearen egunetik beretik, indarreko araudian ezarritako kasuetan, hutsik gelditzen den lanpostua ere deialdiaren 8.2 oinarrian xedatzen den moduan beteko da.
8.4. Jarduketen publizitatea.
Hargatik eragotzi gabe Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez modu ofizialean argitaratu beharreko izapideak, Mankomunitatearen egoitza elektronikoko iragarki-taulan (https://sedeelectronica.mcp.es/) argitaratuko da proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketaren gaineko informazioa, baita interesdunentzat jakingarri den informazio orokor guztia ere.
Bederatzigarrengoa.–Aldi baterako kontrataziorako zerrendak.
9.1. Zerrendak eratzea.
Funtzionario izaera eskuratu duen pertsonak kargua hartu eta gero, Mankomunitateko lehendakariak ebazpena emango du aldi baterako kontrataziorako izangaien bi zerrendekin, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan kaleratuko da, hautaketa-sistema hauen arabera, lehentasun-ordena honetan:
a) Lehenik eta behin, plazarik gabe gelditu diren gaindituen zerrenda: hautaprobak gainditu arren, plazarik gabe gelditu diren izangaiek eratuko dute (1. Zerrenda).
Plazarik gabeko gaindituen zerrendetako lehentasuna hautaketa-prozeduran lortutako puntuazio handienak emango du.
b) Bigarrenik, aurreko atalean sartuta egon gabe, oposizioaldiko faseko lehen proba gainditu duten izangaien zerrenda (2. Zerrenda).
Atal honen babesean eratutako izangaien zerrendan lehentasuna aipatutako proba horretan lortutako puntuazioaren eta lehiaketan lortutako puntuazioaren baturak emango du.
1. zenbakiko zerrendak lehentasuna izango du 2. zenbakiko zerrendaren gainean.
Deialdi honen babespean eratutako zerrendak, gehienez ere, bost urteko epean egongo dira indarrean, onartzen diren egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Zerrendak indarrean dauden bitartean lanpostu berbererako beste zerrenda batzuk egiten badira, Nafarroako Aldizkari Ofizialean kaleratutako hautaprobetarako deialdi publiko baten bidez, lehentasuna izango dute zerrenda berrienetako pertsonek, zaharrenetako pertsonen gainean.
9.2. Deia egiteko arau orokorrak:
Iruñerriko Mankomunitatean sortzen diren beharren arabera deitu ahal izango zaie probak gainditu dituzten pertsonei.
Lehenik eta behin, 1. Zerrendan dauden pertsonei egingo zaie deia, eta, beharrezkoa bada, 2. Zerrendan daudenei deituko zaie.
Iruñerriko Mankomunitateak deitu egingo die hautatutako pertsonei eta aldi baterako kontratuko ditu, deialdi honetan eta abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena) eta aplikatzekoa den gainerako araudian araututa dagoenaren babesaren pean, eta Gizarte Segurantzaren erregimen orokorrean emango da haien alta eta izena.
Errazago aurkitu ahal izateko, izangaiek harremanetarako telefono bat jakinarazi beharko dute eta bai helbide elektroniko bat ere. Informazio horrek etengabe eguneratua egon beharko du.
Pertsonei deitzeko orduan, aurreko ataletan ezarritako lehentasun-irizpideak hartuko dira kontuan.
Oro har, telefonoz kontratu bat eskaintzeko, bi saiakera egingo dira pertsona bakoitzarekin, hark jakinarazitako telefono-zenbakia erabiliz, eta deiak bi eguneko epean banatuz. Lehen telefono-deia egiten den egunean, ez badu erantzuten, mezu elektronikoa bidaliko zaio.
Dei bakoitzaren oharra jasoko da, gorabeherak, eguna eta ordua aipatuta.
Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, ez badu erantzuten bi eguneko epean mezu elektronikoa bidali zaionetik, uko egiten diola ondorioztatuko da eta 9.4 oinarrian xedatutakoa aplikatuko zaio.
Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, edo ez badio erantzuten bidalitako mezu elektronikoari, zerrendetan hurrengoa denari edo hurrengoak direnei deituko zaie, harik eta eskaintzen den lanpostua bete arte.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena) zazpigarren xedapen gehigarriko 4. atalak ezartzen duenaren arabera, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan, hiru lanpostutatik bat, lehenbizikoa, zerrenda horretan dauden eta 100eko 33ko desgaitasuna edo handiagoa duten izangaientzat erreserbatuko da, baldin eta hautaprobak gainditzen badituzte eta frogatzen badute desgaitasun hori bateragarria dela bete beharreko lanarekin eta eginkizunekin.
9.3. Deiak amatasunaren edo adopzioaren lizentzia kasuetan.
Amatasunaren edo adopzioaren lizentzia hartzeko ezarrita dagoen epearen barruan kontratu bat sinatzeko deia jaso eta kontratua onartzen duten izangaiei lanpostu hori erreserbatuko zaie lanean benetan hasten diren arte, orduan sinatuko baitute kontratua.
Soil-soilik onartu ahal izango dute kontratua, baldin eta, kontratuak ustez izango duen iraupena ikusita, aukera badute lanpostuan benetan hasteko.
Lanpostuan sartuko dira amatasunaren edo adopzioaren lizentziarako ezarritako epea bukatzen den egunean, edo lehenago, interesdunak eskatzen badu, baina betiere erditu ondoren amarentzat ezarritako nahitaezko atsedenaldia bukatuta.
9.4. Kontratazio-eskaintzari uko egitea.
Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren azken tokian geratuko da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:
a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan-kontratu batengatik horretara behartua egotea.
b) Aldi baterako ezintasun-egoeran izatea, edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia izatea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta behar bezala frogatu arte uko egitea justifikatu zuen egoera bukatu dela.
c) 6 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, norberak izandakoa, harreran hartua edo adoptatua, zaindu beharrean egotea. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.
d) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela-eta bere burua gobernatu ezin duena. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz deitzeko moduan egongo, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat igaro arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.
e) Izangaia ezkondu berria edo, aplikagarria den araudiaren arabera, parekatutako egoeran sartu berria izatea, eskainitako kontratuaren hasiera-eguna bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturaletan bada.
Aurreko idatz-zatian jasotako kasuetan, izangaiek zerbitzua emateko moduan daudela jakinarazi beharko dute. Jakinarazpen hori egin bitartean, izangaiak ez dira deitzeko moduan izango, eta ez zaie inolako lanposturik eskainiko sartuta dauden zerrendetatik.
9.4 oinarri honetan adierazitako egoeretako batean dauden izangaiek hamabost egun naturaleko epea izango dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, agiri bidez eta behar bezala justifikatzeko. Hala eginez gero, lanpostuari uko egin ziotenean zerrendan zuten toki berean jarraituko dute. Ez badute hala egiten, zerrendatik baztertzeko 9.5.a) oinarriko arrazoia izango da aplikatzekoa.
9.5. Zerrendetatik baztertzea.
Zerrendatik baztertuko dira ondoko egoera hauetako batean dauden izangaiak:
a) Eskainitako lanpostuari justifikaziorik gabe uko egitea.
b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.
c) Sinatutako kontratuari uko egitea, Administrazio Publikoan edo enpresa pribatuan sartzeagatik egiten bada izan ezik.
d) Probaldia ez gainditzea.
e) Kontratua amaitzea, diziplinazko arau-hauste batengatik.
f) Kontratua amaitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa, hain zuzen, kontratatzen den langilea lanpostuan aritzeko gaitasun edo egokitzapen faltagatik, horrek lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea galarazten duen errendimendu eskasa badakar.
Hamargarrengoa.–Errekurtsoak.
10.1. Epaimahaiaren egintzen aurka.
Epaimahaitik eratorritako egintzen eta ebazpenen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
10.2. Beste egintza batzuen aurka.
Deialdiaren, oinarrien eta oinarri horiek aplikatzetik eratortzen diren egintzen aurka (ez, ordea, epaimahaitik eratorritakoen kontra), errekurtso hauetako bat aurkeztu ahal izango da aukeran:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo akordioa jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
I. ERANSKINA.–ESKABIDEA
DEIALDIA, OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ, IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEAN ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARIA IZATEKO LANPOSTU BAT BETETZEKO ETA ADMINISTRAZIO OROKORREKO TEKNIKARIAREN LANPOSTUETAN ALDI BATERAKO ARITZEKO IZANGAIEN BI ZERRENDA ERATZEKO
2024/PCD-GEN-PRIV/000014 espedientea
DATU PERTSONALAK.
Izen-abizenak | |||||||||
NANa | Nazionalitatea | Jaioteguna | |||||||
Helbidea (kalea, zk., atea, etab.) | |||||||||
Herria | |||||||||
Posta-kodea | Probintzia | ||||||||
Telefonoak (gehienez, 2) | |||||||||
Helbide elektronikoa | |||||||||
AZALTZEN DU:
Oposizio-lehiaketa bidez, Iruñerriko Mankomunitatean administrazio orokorreko teknikaria izateko lanpostu bat betetzeko eta administrazio orokorreko teknikariaren lanpostuetan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda eratzeko probetan onartua izatea eskatzen duela.
ERA BEREAN ADIERAZTEN DU:
Deialdian eskatzen diren titulazioen jabe dela eta eskatutako betekizun guztiak eta bakoitza betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean.
Lanpostuari dagozkion eginkizunak bete ahal izateko beharrezkoa den gaitasun fisikoa eta psikikoa duela.
Ez dagoela eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetuta, ezta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ere.
Baimena ematen duela prozedura honetako izapide-jarduketetatik eratorritako jakinarazpenak lehenago adierazitako helbide elektronikora bidaltzeko.
DESGAITASUNA EGIAZTATZEA (bidezkoa bada, bakarrik):
Desgaitasuna duela, eskabidearekin batera frogatzen duena.
Bere desgaitasuna dela-eta, adierazi diren arrazoiengatik atxikitzen den egokitzapena eskatzen duela. (Beste orri batean, desgaitasunaren arrazoiak eta eskatzen diren egokitzapenak zehaztuko dira).
AURKEZTUTAKO DOKUMENTUAK:
Langile-lanpostuen deialdi moduan, Iruñerriko Mankomunitateari 15 euro ordaindu izanaren agiria.
Alegatzen diren merezimenduen zerrenda (II. eranskinaren arabera).
Alegatzen diren merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak.
Datuen babesa:
Arduraduna: Iruñerriko Mankomunitatea da deialdi hau kudeatzeko xedearekin erabiliko diren datu pertsonalak tratatzearen arduraduna.
Oinarri juridikoa: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onartzen duena.
Datuak gordetzeko denbora: Adierazitako helburua betetzeko beharrezkoa den denboran gordeko dira datuak, eta Mankomunitateak tratamendutik eratorritako erantzukizunak izan ditzakeen bitartean edukiko dira. Era berean, artxiboei eta dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legean ezarrita dauden gordetze-arauak bete behar dira.
Hartzaileak: Legeak hala ezarri edo agintzen duen kasuetan lagako dira datuak. Indarrean dagoen legeria betetze aldera, epaileei eta auzitegiei laga ahal izango zaizkie datuak, eta Mankomunitatearen egoitza elektronikoan kaleratuko dira, deialdian adierazten den moduan.
Eskubideak: Datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu, eta bai beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian azaltzen den moduan. Eskubide horiek helbide hauetan gauzatu ditzakezu: Mankomunitatearen Erregistro Orokorra (Aduanako Zokoa kalea, 12, Iruña); mcp@mcp.es. Era berean, interesa duten pertsonek erreklamazio bat egin dezakete Datuak Babesteko Espainiako Agentzian idatzi bat aurkeztuta, edo Madrilgo Jorge Juan kalearen 6.era bidalita (28001), edo egoitza elektronikoan eginda (www.agpd.es).
Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza Mankomunitatean bertan kontsultatu daiteke (bertan kopia bat emango dizute), eta bai gure webgunean ere: www.mcp.es.
Sinadura elektronikoa |
Iruñerriko Mankomunitateko lehendakaria.
Aduanako Zokoa kalea, 12, 31001 Iruña.
II. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN ZERRENDA
1.–Merezimendu profesionalak.
ADMINISTRAZIOA | HASTEKO EGUNA | AMAITZEKO EGUNA | LANPOSTUA | EGINKIZUNAK |
Oharrak:
1.–administrazioa: adierazi zerbitzuak eman diren Administrazio Publikoa edo autonomia-erkidegoetako organo baliokideak eta organo konstituzionalak.
2.–hasteko eguna: ee/hh/uuuu (eguna, hilabetea eta urtea) formatuan adierazi.
3.–Amaitzeko eguna: ee/hh/uuuu (eguna, hilabetea eta urtea) formatuan adierazi.
4.–Lanpostua: betetako lanpostua adierazi.
5.–Eginkizunak: adierazi labur lanpostu horren eginkizunak.
6.–Beharrezkoak diren lerroak gehitu ahal dira.
2.–Merezimendu akademikoak.
2.1. Jasotako ikastaroak.
IKASTAROA | ERAKUNDEA | URTEA | ORDUAK |
Oharrak:
1.–Ikastaroa: ikastaroaren izendapena adierazi.
2.–Erakundea: ikastaroa eman zuen erakundearen izena idatzi.
3.–Urtea: ikastaroa zein urtetan jaso zen adierazi.
4.–Orduak: jasotako ikastaroaren orduak adierazi.
5.–Beharrezkoak diren lerroak gehitu ahal dira.
2.2. Emandako ikastaroak:
IKASTAROA | ERAKUNDEA | URTEA | ORDUAK |
Oharrak:
1.–Ikastaroa: ikastaroaren izendapena adierazi.
2.–Erakundea: ikastaroa zein erakundetarako eman zen adierazi.
3.–Urtea: ikastaroa zein urtetan eman zen adierazi.
4.–Orduak: emandako ikastaroaren orduak adierazi.
5.–Beharrezkoak diren lerroak gehitu ahal dira.
III. ERANSKINA.–GAIAK
1.–Estatuko araudia.
1. gaia.–1978ko Espainiako Konstituzioa. Ezaugarriak, egitura eta edukia. Konstituzioa, arau juridiko gisa.
2. gaia.–Espainiako ordenamendu juridikoaren iturrien sistema. Legea: kontzeptua eta motak. Lege-erreserba. Lege Dekretuak eta Legegintzako Dekretuak. Erregelamendua: kontzeptua eta motak. Legearen eta Erregelamenduaren arteko harremanak: lege-erreserbaren, eskumenaren eta arau-hierarkiaren printzipioak. Legez kanpoko erregelamenduen aurkako defentsa juridikoa. Zerbitzuko jarraibideak eta aginduak. Administrazio-zuzenbidearen beste iturri batzuk: ohitura eta administrazio-aurrekaria. Zuzenbidearen printzipio nagusiak.
3. gaia.–Pertsona juridikoak: kontzeptua, izaera eta motak.
4. gaia.–Administrazioak auzitegietan duen jarrera: autotutoretza-printzipioa; interdiktuak eta Administrazioa.
5. gaia.–Legezkotasun-printzipioa Administrazioaren jarduketan. Jarduera arautua eta jarduera diskrezionala. Kontzeptu juridiko zehaztugabeak. Agintea desbideratzea eta administrazio-jarduketaren legezkotasunaren kontrol jurisdikzionala. Administrazioaren jarduketa juridikoa: publikoa eta pribatua.
6. gaia.–Administrazio Publikoen administrazio-prozedura erkidea, 39/2015 Legearen arabera, eta hura aplikatzeari buruzko doktrina eta jurisprudentzia.
7. gaia.–Sektore publikoaren araubide juridikoa, 40/2015 Legearen arabera, eta hura aplikatzeari buruzko doktrina eta jurisprudentzia.
8. gaia.–Toki-araubidea, Toki Araubidearen Oinarriak Arautzen dituen 7/1985 Legearen eta hura garatzeko araudiaren arabera.
9. gaia.–Datu pertsonalak babesteko eskubidea eta haren arautze osoa apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduan eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan.
10. gaia.–Toki-entitateei aplikatzekoa zaien dirulaguntza publikoei buruzko araudia.
11. gaia.–Nahitaezko desjabetzea eta hura arautzen duen 1954ko abenduaren 16ko Legea. Kontzeptua eta izaera. Desjabetze-prozedura motak. Prozedura orokorraren faseak. Aldi baterako okupazioak.
12. gaia.–Hipoteka-araudia. 1946ko otsailaren 8ko dekretua, Hipoteka Legearen testu berria onesten duena, eta 1947ko otsailaren 14ko Dekretua, Hipoteka Erregelamendua onesten duena.
2.–Foru Komunitateko araudia.
13. gaia.–Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.
14. gaia.–Urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretua, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea, Nafarroako toki-entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokionean, garatzen duen arautegia onartzen duena.
15. gaia.–Urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretua, Nafarroako toki-entitateen ondasunen arautegia onesten duena.
16. gaia.–Maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legea, Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzkoa.
17. gaia.–Apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legea, Kontratu Publikoei buruzkoa.
18. gaia.–Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa.
19. gaia.–Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duena.
20. gaia.–Apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legea, Artxiboei eta dokumentuei buruzkoa.
21. gaia.–Ekainaren 14ko 51/2016 Foru Agindua, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako toki-entitateen dokumentuak ebaluatu eta ezabatzeko jarraibideak onesten dituena.
22. gaia.–Azaroaren 22ko 14/2005 Foru Legea, Nafarroako kultur ondareari buruzkoa.
3.–Iruñerriko Mankomunitateko araudi orokorra.
23. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatearen Estatutuak.
24. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatearen eta Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen arteko harremanen erregelamendua.
25. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatean euskararen erregimena arautzen duen ordenantza.
26. gaia.–Iruñerriko Zerbitzuak SA sozietatearen Estatutuak.
4.–Uraren Ziklo Integrala.
27. gaia.–10/1988 Foru Legea, abenduaren 29koa, Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzkoa.
28. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatean Uraren Ziklo Integrala arautzen duen ordenantza.
29. gaia.–Ur-hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta Uraren Ziklo Integralari dagozkion beste jarduketa eta zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza, 2024.
5.–Hiri-hondakinak.
30. gaia.–Apirilaren 8ko 7/2022 Legea, Ekonomia Zirkular Baterako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.
31. gaia.–Ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legea, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzkoa.
32. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatearen hiri-hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza.
33. gaia.–Hiri-hondakinen kudeaketa-zerbitzuak emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzeko ordenantza, 2024.
6.–Eskualdeko Hiri Garraioa.
34. gaia.–Ekainaren 1eko 7/1998 Foru Legea, Errepideko Hiriko Garraio Publikoa arautzen duena.
35. gaia.–Ekainaren 1eko 8/1998 Foru Legea, Iruñerriko bidaiari-garraio erregularrari buruzkoa.
36. gaia.–Iruñerrian hiri-garraioaren zerbitzu publikoa arautzen duen ordenantza.
37. gaia.–Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzua emateagatiko tributu-izaera ez duten ondare-prestazio publikoak arautzen dituen ordenantza, 2024.
7.–Taxia.
38. gaia.–9/2005 Foru Legea, Taxiari buruzkoa.
39. gaia.–Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuko taxi-zerbitzua arautzen duen ordenantza.
40. gaia.–Iruñerrian taxi-zerbitzua batera emateko lurralde-eremuko taxi-zerbitzurako dirulaguntzak arautzen dituen ordenantza.
8.–Ibai Parkea.
41. gaia.–Iruñerriko Ibai Parkearen erabilera arautzen duen ordenantza.
9.–Administrazio elektronikoa.
42. gaia.–Azaroaren 11ko 6/2020 Legea, Konfiantzazko zerbitzu elektronikoen zenbait alderdi arautzekoa.
43. gaia.–Iruñerriko Mankomunitatearen Administrazio Elektronikoaren Ordenantza.
44. gaia.–Bitarteko elektronikoen bidez sektore publikoa jarduteko eta aritzeko erregimenaren aplikazio-esparrua. Printzipio nagusiak. Administrazio Publikoekin harremanak modu elektronikoan edukitzeko eskubidea eta betebeharra.
45. gaia.–Interneteko atariak, sarbide-puntu orokor elektronikoa eta egoitza elektronikoak.
46. gaia.–Administrazio-prozedura bitarteko elektronikoen bidez. Administrazio Publikoen eta interesdunen identifikazioa eta kautotzea. Ordezkaritza egiaztatzea. Erregistroak, komunikazio eta jakinarazpen elektronikoak.
47. gaia.–Administrazio-espediente elektronikoa. Administrazio-dokumentu elektronikoa. Dokumentuen artxibo elektronikoa.
48. gaia.–Administrazio Publikoen arteko lankidetza-harremanak, bitarteko elektronikoen bidez sektore publikoaren funtzionamendurako. Teknologien erabilera partekatua eta transferentzia Administrazio Publikoen artean.
49. gaia.–Elkarreragingarritasuneko eskema nazionala.
50. gaia.–Elkarrizketa telematikorako betebeharrak publikoari garrantzi ekonomiko bereziko zerbitzuak emateko.
Oharrak:
1.–Deialdia onartzeko egunean indarrean dagoen legeriaren arabera exijituko dira gai guztiak.
2.–Iruñerriko Mankomunitatearen araudia egoitza elektronikoan kontsultatu ahal da (https://sedeelectronica.mcp.es/).
IV. ERANSKINA.–MEREZIMENDUEN BAREMOA
1.–Merezimendu profesionalak.
Deialdi hau kaleratzeko eguna bitarteko merezimendu profesionalen balorazio maximoa 25 puntukoa izango da, eta modu honetara banakatuko da:
a) Edozein Administrazio Publikotako edo autonomia-erkidegoetako organo baliokideetako edo organo konstituzionaletako A mailako (edo parekatua) lanpostuetan, administrazio orokorreko teknikariaren eginkizunen antzekoekin (1.2 oinarrian zehaztutakoak), langile funtzionario, administrazio-kontratudun edo langile lan-kontratudun moduan benetan emandako zerbitzuen hilabete oso bakoitzeko balorazioa. Hilabete oso bakoitzeko 0,15 puntu emango dira.
b) Edozein Administrazio Publikotako edo autonomia-erkidegoetako organo baliokideetako edo organo konstituzionaletako A mailako lanpostuetan, 2.1.c) oinarriak aipatzen duen titulua beharrezkoa izan dutenetan, administrazio orokorreko teknikariaren eginkizunez bestelakoekin (1.2 oinarrian zehaztutakoak), langile funtzionario, administrazio-kontratudun edo langile lan-kontratudun moduan benetan emandako zerbitzuen hilabete oso bakoitzeko balorazioa. Hilabete oso bakoitzeko 0,1 puntu emango dira.
Eragin hauetarako, Europar Batasuneko estatu kideetako Administrazio Publikoetan emandako zerbitzuak ere zenbatuko dira atal honetan emandako zerbitzu moduan eta bai langileen joan-etorri librea aplikatzekoa den edozein estatutako Administrazio Publikoetan emandakoak ere, betiere Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako Nazioarteko Tratatuen arabera, Europako Erkidegoa Eratzeko Tratatuan zehazten diren baldintzetan, baldin eta A mailaren maila baliokidean eginkizun berdin-berdinak edo desberdinak aitortzen bazaizkie.
2.–Jasotako edo emandako prestakuntza-ikastaroengatiko merezimenduak.
Deialdi hau kaleratzeko egunaren aurreko 10 urteetan eta III. eranskinean ageri diren gaiei buruz ikastaroak emateagatik edo prestakuntza-ikastaroak eta hobetzekoak egiteagatik, gehienez ere, 5 puntu emango dira, modu honetara banatuta:
a) 0,15 puntu jasotako ikastaro bakoitzeko, hamabost ordukoa edo gehiagokoa izanda, gehienez ere, 5 puntu eskuratu arte.
b) 0,15 puntu emandako ikastaro bakoitzeko, gutxienez e re bi ordu emanda, 5 puntu eskuratu arte, gehienez ere.
Behin bakarrik baloratuko da gai berberari buruzko ikastaro bat jaso edo eman izana.
3.–Alegatutako merezimenduak egiaztatzea.
Merezimenduak egiaztatzeko dokumentazioa Iruñerriko Mankomunitatearen Erregistro Telematikoaren bidez aurkeztuko da, eta 3.1 oinarrian adierazitako epean.
Izangaiek dokumentu hauek aurkeztu beharko dituzte, egokia denaren arabera, eskaneatuta eta zenbakia jarrita, aurkeztutako merezimenduetako bakoitzaren gainean:
–Dagokion Administrazio Publikoko edo autonomia-erkidegoetako organo baliokideetako eta organo konstituzionaletako organo eskudunak jaulkitako ziurtagiria, emandako zerbitzuei buruzkoa. Bertan agertuko dira, zehazki, emandako zerbitzuak, eranskin honetako 1. atalean jasotako baldintzetan, barne hartuta berariaz lanpostuaren izendapena, bertako plantilla organikoaren arabera, kokatze-maila, zerbitzuak eman ziren zentroa edo unitatea, zerbitzuak ematen hasteko eta amaitzeko egunak, eta bai egokia den beste edozein datu gehigarri ere.
–Egokia bada, eranskin honetako 2. atalean alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten tituluak edo ziurtagiriak.
Epaimahaiak ezin izango du inola ere kontuan hartu alegatu ez den eta dokumentuen bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ezin izango du puntuazio handiagorik eman, baremoan atal bakoitzerako adierazitako gehieneko puntuazioa baino.
Izangaiek alegatu eta egiaztatutako merezimenduen gaineko datu osagarriak eta azalpenak eskatu ahal izango ditu epaimahaiak.
Iragarkiaren kodea: L2411713
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
