167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagokion kontu-hartzaile ordezkariaren lanpostu bat lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko, Enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 Legean xedatutakoaren arabera. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda. Deialdia bete gabe deklaratzea

Giza Baliabideetako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau onetsi du 2024ko abuztuaren 1ean:

Bat etorrita, enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko 20/2021 legean xedatutakoaren arabera, Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuari dagozkion kontu-hartzaile ordezkariaren lanpostu hutsak lekualdatze-lehiaketaren bidez betetzeko deialdiaren bosgarren oinarriarekin, zeina 2024ko 106. NAOn argitaratu baitzen, abuztuaren 23koan, izangai bakar batek ere ez dituenez baldintzak betetzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak: inor ez.

Baztertutako izangaiak:

Deialdian sartzeko baldintzak ez betetzeagatik:

***4628**

BARRERO CAMARZANA, MARÍA CARMEN

2.–Deialdia bete gabe deklaratzea.

3.–Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 1ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2411877