1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
71/2024 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Virginia Marín Fernández andrea, Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua, izendatzen duena, bitarte baterako, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.
Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren bidez, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko egitura organikoa ezarri zen, eta izendapen berriak eman zitzaizkien Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Hautapenaren, Hornikuntzaren eta Administrazio Egoeren Atalari. Hala, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzua, eta Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Atala izatera pasa ziren, hurrenez hurren.
Azaroaren 15eko 254/2023 Foru Dekretuaren 46. artikuluan aipatzen denez, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuak hainbat eskumen ditu, eta besteak beste, badu Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan lanpostuak betetzeari, langileak sartzeari eta mailaz igotzeari buruzko deialdiak planifikatzeko eskumena. Eta horretan oinarrituta, egonkortze prozeduretatik eratorritako prozesuen kudeaketan eta amaieran murgilduta dago Zerbitzua, bai eta horietatik eratorritako administrazio-egoera guztien kudeaketan ere, eta onetsitako azken lan-eskaintza publikoetatik eratorritako hautaketa-prozeduren kudeaketan ere bai.
Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria aldi baterako ezintasun egoeran dago 2024ko maiatzaren 29tik, eta horrek eragina dauka zerbitzuaren funtzionamenduan, une larri batean. Horrenbestez, beharrezkotzat jotzen da zuzendaritzaren funtzioak eginen dituen pertsona bat izendatzea, egoera honek irauten duen bitartean.
Horri dagokionez, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 32. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen denez, funtzionarioek bitarte baterako betetzen ahalko dute titular gisa daukaten lanpostuaren maila berekoa eta kategoria berekoa edo goragokoa den edozein lanpostu, baldin eta horretarako behar den titulazioa edo prestakuntza baldin badute.
Horregatik guztiagatik, egokia da Virginia Marín Fernández andrea izendatzea, bitarte baterako, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari.
Hori horrela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko uztailaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Virginia Marín Fernández andrea, Hautapen Prozesuetako, Lanpostuak Betetzeko eta Administrazio Egoeretako Ataleko burua, izendatzea, bitarte baterako, Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendari, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusian.
Hautapen horrek ondorioak izanen ditu 2024ko abuztuaren 1etik hasi eta María Pilar Goñi Muro andrea zerbitzura itzultzen den arte, organo eskudunak ez badu lehenago errebokatzen.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilaria, Amparo López Antelo.
Iragarkiaren kodea: F2411473