167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, arkitekto teknikoaren 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko, Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

Giza Baliabideetako zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen 2024ko abuztuaren 1ean:

Bat etorrita Iruñeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko arkitekto teknikoaren 4 lanpostu lekualdatze-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren laugarren oinarriarekin, zeina Iruñeko Udaleko Pertsonen Kudeaketako zuzendariak 2023ko urriaren 3an emandako ebazpenaren bidez onetsi eta 2023ko 249. NAOn, azaroaren 30ekoan, argitaratu baitzen,

EBATZI DUT:

1.–Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda hau onestea:

Onartutako izangaiak:

***7348**

CARRERO CABEZAS, MARIA ARANTZAZU

***8382**

PEREZ OLAVE, RAQUEL

Baztertutako izangaiak: inor ez.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Iruñeko Udalaren www.pamplona.es/eu webgunean argitara dadin agintzea.

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 1ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Xabier Burgui Vergara.

Iragarkiaren kodea: L2411875