2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
OTEITZA
Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat bete dadin oposizio-lehiaketa bidez. Izendapen proposamena
Alkatetzaren martxoaren 6ko 33/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen deialdia, Oteitzako Udalean zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostu bat oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko. Deialdia argitaratu zen 2024ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean.
Hautaprobak bukaturik, bat etorriz deialdiaren 8.1 oinarrian adierazitakoarekin, kalifikazio-epaimahaiak proposamena igorri dio alkateari Oscar Murillo Pérez zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzeko, Oteitzako Udalean jardun dezan, hura baita deialdian puntu gehien lortu dituen izangaia.
Oscar Murillo Pérezek aurkeztu ondoren deialdian eskatutako betekizunak eta baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak, eta deialdiaren 8.1 oinarriarekin bat etorriz, Oteitzako Udaleko alkateak uztailaren 30ean 86/2024 Ebazpena eman zuen, eta, horren bidez, Oscar Murillo Pérez izendatu du Oteitzako Udaleko funtzionario zerbitzu anitzetako peoi lanpostua (C maila) funtzionarioen araubidean betetzeko.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Oteitzan, 2024ko uztailaren 30ean.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.
Iragarkiaren kodea: L2411462