2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez administrari-ofizialaren lanpostu bat betetzeko, kontu-hartzailetza eta kontabilitate alorrean jarduteko. Izendapen proposamena
Berriozarko Udalak administrari-ofizialaren lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen eta Tokiko Gobernu Batzarraren 2024ko martxoaren 20ko erabaki baten bidez, argitara eman zen 2024ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 11n. Lanpostua kontu-hartzailetza eta kontabilitate alorrean jarduteko da eta plantilla organikoan 54. zenbakia dauka. Deialdiaren 7. oinarrian xedatutakoa betez, oposizio-lehiaketako kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu du jarraian aipatzen den izangaiaren alde; izan ere, izangai hark probak gainditu ditu puntuazio handienarekin eta lanposturako bete beharreko baldintzak betetzen ditu.
–Maitena Alustiza Elorza. Lanpostu zk.: 054. Administrari-ofiziala, Kontu-hartzailetza eta kontabilitate alorrerako.
Deialdiaren 8. oinarrian ezarritakoa betez, proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aipatu oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko.
Berriozarren, 2024ko abuztuaren 6an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2411915