167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BAZTAN

Deialdia, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko Musika Hizkuntzako irakasle lanpostu bat, euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin

Baztango Udaleko alkate Fernando Anbustegi Goñik, 2024ko uztailaren 31ko 369/2024 Ebazpenaren bidez, xedatu du hasiera ematea euskara dakien Musika Hizkuntzako irakasle lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko hautaketa-prozedurari.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Baztanen, 2024ko uztailaren 31n.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

OINARRIAK

Lehena.

Deialdi honen xedea da oposizio-lehiaketa bidez betetzea Musika Eskolako irakasle lanpostu bat, Musika Hizkuntzako espezialitatekoa, B mailakoa, eta lan-erregimenean, eta euskarazko C1 hizkuntza-eskakizuna duena, Baztango Udalaren zerbitzura aritzeko. Lanpostu hori betetzeko, gai honi buruz honako hauetan xedatutakoa beteko da: 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, abuztuaren 30ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onartzen duena; 113/1985 Foru Dekretua, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onartzen duena; eta aplikatzekoak diren gainerako arauak eta oinarri hauek.

Bigarrena.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

2.1. Izangaiek, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko edozein estatuko herritarra izatea, edo Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio langileen zirkulazio librea aplikagarria duen eremuko estatu batekoa.

Europar Batasuneko edozein estatuko edo aipatu nazioarteko itunak sinatutako beste estatuetako herritarren ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bereizita ez badaude, eta orobat beren ondorengoek eta ezkontideenek –zuzenbidez bereizita ez badaude–, hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo adin horretatik gorakoak izanda haien kargura bizi badira.

b) Adinez nagusia izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko ezarritako adina gainditua ez izatea.

c) 1966ko planeko erdi-mailako titulua izatea, LOGSEko goi-mailako titulua izatea (Musika Hizkuntzakoa) edo horren baliokidea edukitzea, edo halakoa erdiesteko maneran egotea eskabideak aurkezteko epea amaitzean.

d) Behar besteko gaitasun fisiko eta psikikoa izatea, bete behar dituen eginkizunetan aritzeko.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko desgaitu edo gabeturik ez egotea, ezta inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik bereizita ere. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek zinpeko aitorpen bat aurkeztu beharko dute edo hitz eman adieraziz ez dutela beren estatuan Funtzio Publikoan sartzea galarazten dien diziplina-zehapen edo kondena penalik.

f) C1 mailako euskara jakitea, EGA titulua edo Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Ziurtagiri baliokidea edo ofizialki baliokidetzat aitortutako titulazioa aurkeztuz edo deialdi honetako 1. oinarrian adierazitako C1 hizkuntza-eskakizuna egiaztatzen duen ezagutzaren proba espezifikoa eginez. Eskatutako euskara-maila titulu ofizial bidez egiaztatzen ez duten izangaiek proba bat egin beharko dute. Proba hori oposizioko ariketekin hasi aurretik egingo da, eta udalaren webgunean iragarriko da.

g) Sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren eta gizakien salerosketaren aurkako delituren batengatik epai irmo bidez kondenatua ez izatea.

2.2. Izangaiek behar diren agiriak aurkeztuta eta eskabideak aurkezteko unean egiaztatu beharko dute oinarri hauetako 2.1.a), 2.1. c) eta 2.1. f) ataletan eskatzen diren titulazio-baldintzak betetzen dituztela.

2.3. Izangaiek aurreko baldintza guztiak bete beharko dituzte, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean ez ezik, hala dei egiten zaienean nola kontratazio-aldian ere.

Hirugarrena. Eskabideak.

3.1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3.2. Deialdian parte hartzeko eskabideak Baztango Udalaren Erregistroan aurkeztu beharko dira edo Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan aipatzen diren bideetako edozein erabiliz.

Eskabideak I. eranskinean jasotako ereduari lotuko zaizkio. Parte hartzeko eskabidean, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean. Eskabidearekin batera, izangaiek honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, betiere ezertan galarazi gabe kontratatuak izateko deituak direnean jatorrizko dokumentuak edo fotokopia konpultsatuak edo legeekin bat kautotuak aurkezteko beharra:

–Nortasun Agiri Nazionala edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiriaren originala edo fotokopia, eta behar izatera, deialdiaren 2.1.a) oinarrian eskatutako nazionalitate- eta ahaidetasun-baldintzei buruzko agiriarenak.

–1966ko planeko erdi-mailako titulua, LOGSEko goi-mailako titulua (Musika Hizkuntzakoa) edo baliokidearen originala edo fotokopia.

–Euskara titulua (originala edo fotokopia).

–Lehiaketaldian izangaiak baliatu nahi dituen merezimenduen jatorrizko egiaztagiriak, emandako ikasgaiak eta lan-eskarmentuaren iraupena zehaztuta. Modu horretan egiaztatu ezin diren alderdiak badira, tituluen, ziurtagirien edo balioesteko aurkezten dituen bertzelakoen kopia egiaztatua edo fotokopia (jatorrizkoarekin batera aurkeztuko da konpultsatzeko).

Aski justifikaturik dauden ezinbesteko kasuetan salbu, aipatutako agiri horiek aurkezten ez dituztenak ez dira deialdian onartuak izanen, eta ordura arteko egintza guztiak baliorik gabe geldituko dira, haien eskabidearen faltsukeria dela eta legokiekeen erantzunbeharra ezertan galarazi gabe.

3.3. Desgaitasun bat aitortuta duten izangaiek hori frogatzeko agiria –organo eskudunak emana– aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera. Halaber, denboraren eta baliabideen aldetik behar dituzten egokitzapenak eskatu ahalko dituzte –beharrezkotzat joz gero–, eskabidean bertan adierazita, eta, horrez gain, aparteko orri batean azaldu zer-nolako desgaitasuna duten eta eskatutako egokitzapenak.

Laugarrena.–Izangaien onarpena. Behin-behineko zerrenda eta behin betikoa.

Behin eskabideak aurkezteko epea amaituta, organo eskudunak onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du, eta zerrenda ikusgai paratuko da Baztango Udalaren www.baztan.eus webgunean.

Egun horretatik aitzina, baztertutako izangaiek hiru egun balioduneko epea izanen dute erreklamazioak aurkezteko eta eskabidean egindako akatsak zuzentzeko, Udalaren erregistroan eskabidea aurkeztuta.

Behin erreklamazioak aurkezteko epea bukaturik eta erreklamazioak ebatzita, organo eskudunak onetsiko du izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda (baztertuen kasuan, bazterketaren zergatia adierazita), eta agindua emanen du ikusgai paratzeko Udalaren webgunean. Zerrendekin batera, deialdi honetan aurreikusitako lehenengo hautaproba egiteko eguna eta tokia ere emanen dira argitara.

Izangaietan inor bazterturik ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Baztango Udalaren webgunean argitaratuko da, hautaproba egiteko egunarekin eta tokiarekin batera.

Onartuen zerrendan agertzeak ez du esan nahi izangaiei aitortzen zaienik deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Izangaiek aurkeztu behar duten dokumentazioa –edo Administrazioak jasotakoa– aztertzean ondorioztatzen bada eskatutako baldintzaren bat ez dutela betetzen, interesdunek deialdietan parte hartzeagatik bereganatutako eskubide guztiak galduko dituzte.

Bosgarrena.–Kalifikazio-epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

–Epaimahaiburua: Jose Luis Retegi Iturbide, Baztango Udaleko zinegotzia.

–Epaimahaikidea: Ana Larruy Alaña, Baztango Udaleko langileen ordezkaria.

–Epaimahaikidea: Jeanne Quertier Munárriz, Baztango Musika Eskolako zuzendaria.

–Epaimahaikidea: Izaskun Iparraguirre Echartea, Baztango Musika Eskolako irakaslea.

–Epaimahaikide/idazkaria: Udalekoa.

5.2. Epaimahaiko kideek parte hartzeari uko egin beharko diote, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean horretarako aurreikusiak dauden arrazoiak suertatzen badira.

Izangaiek, halaber, zilegi izanen dute epaimahaikideak errekusatzea, halako inguruabar horietako bat gertatzen bada.

Epaimahaiaren osaera aldatzen bada, epaimahaikideek parte ez hartzeko edota haiek errekusatzeko legez ezarritako kasuak direla eta, jendaurrean emanen da horren berri izangai onartu eta baztertuen zerrendekin batera.

5.3. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratuko da.

Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta jardun ere, gutxienez kideen gehiengo osoa bildu gabe.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sor daitezkeen afera guztiak.

5.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza eska dezake probarako. Aholkulari horiek haien espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta horiexetan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

Seigarrena.–Hautaproben nondik norakoak eta balorazioa.

Euskara: Deialdi honetako 2.1.f) oinarrian eskatzen den baldintza egiaztatu ez duten izangaiek Baztango Udalaren web orrian iragarriko den maila proba egin beharko dute. Idatzizko proba bat eta ahozko beste bat izango ditu. Proba horietan, deialdi honetan eskatzen den menderatze-mailari dagokionez, pertsonaren gaitasuna edo gaitasunik eza zehaztuko da.

6.1. Lehiaketa-oposizioa bi fasetan egingo da. Lehenengo, oposizioaldia egingo da, oinarri hauetan adierazitako moduan, eta oposizioaldia gainditu duten hautagaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.

6.2. Oposizioaldia.

6.2.1. Oposizioak hurrengo ariketa izango du, euskaraz egingo dena.

Musika eskolako ikasle batzuei euskarazko eskola praktiko bat ematea. Ariketa honetako gehienezko puntuazioa: 70 puntu. Gutxienez 35 puntu lortu beharko dira. Honako alderdi hauek baloratuko dira: komunikazioa eta ikasleekiko harremana; ikasleen arazoak hautemateko eta konpontzeko gaitasuna; edukiak barneratzeko eta alderdi teknikoak eta musikalak hobetzeko baliabideak eta estrategiak erabiltzea; egokitasuna, koherentzia eta sekuentziazioa, bai eta epaimahaiak egokitzat jotzen dituen bertze alderdi batzuk ere.

Epaimahaiak zehaztuko du ariketa bakoitzaren gehieneko iraupena, egiten den unean.

Oposizioaldiak 70 puntuko balioa izango du gehienez, eta oposizioko proba egiteko data udalaren webgunean iragarriko da.

6.2.2. Deialdi bakarra egingo da, eta izangaiak Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio-agiriren bat eraman beharko du bertara. Agertzen ez direnak oposiziotik kanpo geratuko dira.

6.2.3. Hautaprobak egiten diren bitartean, minusbaliotasunen bat duten pertsonentzat, hala eskatzen badute, proba horiek egiteko behar diren denbora eta baliabideak egokituko dira, adierazitakoaren arabera.

Proba amaitutakoan, epaimahaiak udalaren web orrian argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek erreklamazioak egin eta balorazioen inguruan beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

6.3. Lehiaketaldia.

6.3.1 Lehiaketaldiak gehienez 30 puntu izango ditu. Oposizioaldia gainditzen duten hautagaien merezimenduak baino ez dira baloratuko.

6.3.2 Merezimenduak baremo honen arabera puntuatuko dira:

a) Aldez aurreko irakaskuntza-esperientzia. Paragrafo honen ondorioetarako, ikasturte osotzat hartuko da irailaren 1etik ekainaren 30era bitarteko aldi osoa. Ezin izango dira puntuazioak metatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

a.1) Aukeratutako lanpostuari dagozkion kontserbatorioetan edo musika-eskoletan musika-irakasle gisa emandako ikasturte oso bakoitzeko: 2,25 puntu.

Ikasturtearen zatiari dagokionez, 0,22 puntu emango dira hilabete bakoitzeko, eta ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuko da.

a.2) Irakaskuntza arautuko beste ikastetxe batzuetan Musika Hizkuntzako irakasle gisa emandako ikasturte bakoitzeko, 1,5 puntu.

Ikasturtearen zatiari dagokionez, 0,15 puntu emango dira hilabete bakoitzeko, eta ikasturteak 10 hilabete dituela baloratuko da.

Atal honetan, gehienez ere, 20 puntu lor daitezke.

b) Merezimendu akademikoak.

b.1) Lehiaketan parte hartu ahal izateko eskatutakoa ez den goi-mailako musika-titulazio bakoitzeko: 1,5 puntu.

b.2) Lehiaketan parte hartzeko eskatzen den titulazioko aparteko saria: 0,5 puntu.

b.3) Unibertsitate batek emandako pedagogia-gaitasunaren ziurtagiria izatea: puntu 1.

Egiaztagiriak: Lehiatzaileak alegatutako merezimenduei dagozkien ziurtagirien fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko ditu, organo eskudunak emandakoak.

Gehienez 10 puntu emango dira.

6.3.3. Epaimahaiak edozein unetan eskatu ahal izango ditu lehiakideek alegatutako merezimenduei buruzko argibide eta datu osagarriak.

Epaimahaiak nahierara baina modu arrazoituan baloratuko ditu izangai bakoitzaren merezimenduak, aurreko idatz-zati bakoitzeko, eta ezin izango du inola ere ziurtzat jo alegatu ez diren edo agiri bidez egiaztatu ez diren merezimenduak egotea.

Balorazioa amaitu ondoren, epaimahaiak udalaren web orrian argitaratuko ditu izangaiek lortutako puntuazioak, eta 5 egun balioduneko epea irekiko du interesdunek erreklamazioak egin eta balorazioen inguruan beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.

Zazpigarrena.–Gainditu duten izangaien zerrenda eta deia.

7.1. Proben kalifikazioa amaitu ondoren, epaimahaiak udalaren webgunean argitaratuko du gainditutakoen zerrenda, guztira lortutako puntuazioaren arabera ordenatuta.

Berdinketarik gertatuz gero, epaimahaiak ezarritako irizpideen arabera ebatziko da.

Deialdi-ordenaren bidez gainditutakoen zerrenda onartu aurretik, desgaitasuna egiaztatu dutenei azterketa medikoa egingo zaie, lanposturako duten gaitasuna zehazteko.

7.2. Epaimahaiak kontratazio-proposamena egingo dio puntuaziorik handiena lortu duen izangai onartuari, eta udalaren webgunean argitaratuko da.

7.3. Kontratazio proposamena udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo 15 egun naturalen barruan, proposatutako izangaiak honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu udalean:

a) Jaiotza-aktaren ziurtagiria, Erregistro Zibilak emana, edo Nortasun Agiri Nazionalaren originala edo fotokopia konpultsatua.

b) Zinpeko edo hitzemandako aitorpena, honako hauek adierazten dituena: ez dagoela eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda, eta ez dutela Administrazio Publikoen zerbitzutik kendu; Nafarroako Foru Erregimena errespetatuko duela, Konstituzioari eta legeei men egingo diela eta karguari dagozkion betebeharrak zintzo beteko dituela zin edo promesa egingo duela. II. eranskina.

c) 2.1.e) eta g) idatz-zatietan eskatutako dokumentazioa.

d) Mediku-txosten ofiziala, karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten duen gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duena.

7.4. Ezarritako epearen barruan, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, interesdunak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izango da lan-kontratua formalizatu, eta bere jarduketa guztiak baliogabetuta geratuko dira, hasierako eskaeran faltsutasuna egoteagatik izan zezakeen erantzukizunari kalterik egin gabe.

7.5. Aurreko paragrafoan aurreikusitako kasuan, puntuazioen zerrendako hurrengo hautagaiak beteko du plaza.

Zortzigarrena.–Izendapena eta kontratazioa.

8.1. Udaleko alkateak formalizatuko du kontratua.

8.2. Kontratazioa 2024ko irailaren 2an egingo da, data horretarako deialdiaren fase guztiak garatu badira. Bestela, prozesua amaitzen den unean.

Bederatzigarrena.–Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

Oposizio faseko proba gainditzen duten izangai guztien puntuazioaren behin betiko zerrenda erabiltzen ahalko da behin-behineko kontratazioak egiteko, lan pilaketak, bajak, oporrak edo gerora sortzen diren arrazoiak direla-eta edo udal zerbitzuak indartzeko behar puntualak izaten direnean, eta kasu horretan lanpostuaren kontratazioa kasuan kasuko lanpostuari egokituko zaio. Zerrenda kudeatuko da III. eranskinean ezarritakoaren arabera.

Proben deialdiei eta kalifikazioei buruz epaimahaiak ematen dituen ebazpenen eta haren jarduketen gaineko informazioa, bai eta interesdunentzat jakingarri den informazio guztia ere, Baztango Udalaren web-orrian argitaratuko da, www.baztan.eus.

Hamargarrena.–Errekurtsoak.

Deialdi honen nahiz haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka errekurtso hauetariko bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza zein organok egin eta horri zuzendua, hilabeteko epean, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Kalifikazio-epaimahaiaren egintzen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal-organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik aitzina.

I. ERANSKINA.–ESKABIDEA, BAZTANGO UDALAREN ZERBITZURA MUSIKA HIZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTUA OPOSIZIO-LEHIAKETA BIDEZ BETETZEKO DEIALDIAN PARTE HARTZEKO

DEITURAK ETA IZENA

NANa EDO AGIRI BALIOKIDEA

JAIOTEGUNA

NAZIONALITATEA

HELBIDEA (kalea, zenbakia, solairua)

POSTA KODEA

HERRIA

TELEFONOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA

AZALTZEN DUT:

–Musika Hizkuntzako irakasle lanpostu bat, euskarazko hizkuntza-eskakizunarekin, oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian eskaturiko baldintza guztiak behar den epean eta moduan betetzen ditudala. Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2024ko ......................................(e)ko .................(e)an, .......................... aldizkarian.

–Eskabide honi eransten dizkiodala deialdiaren oinarrietan eskatzen diren agiriak:

o Nortasun agiri nazionalaren originala edo fotokopia.

o 66ko planaren erdi-mailako tituluaren originala edo fotokopia, LOGSEko goi-mailako titulua (Musika Hizkuntzako espezialitatean) edo baliokidea.

o Lehiaketaldian aurkeztu ditudan merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia kautotuak/konpultsatuak.

–Deialdian eskatutako euskararen ezagutza frogatzeari dagokionez (markatu bidezkoa dena):

o Eskatzen den euskara-maila (C1) dudala egiaztatzen duen tituluaren originala edo fotokopia eransten dudala.

o Euskararen ezagutza frogatzeko proba egitea eskatzen dudala.

–Desgaitasun aitortua duten pertsonen kasuan (markatu dagokiona).

o Organo eskudunak emandako egiaztagirien jatorrizkoa edo fotokopia eransten dut.

o Eransten ditudan egokitzapenak eskatzen ditudala, adierazten ditudan arrazoiengatik. (beste orri batean).

ESKATZEN DUT:

Deialdian onartua izatea ..................................................................................................................................................................................................................................................................................


...............................................................n, 2024ko ..........................................aren .............(e)(a)n


Sinadura

II. ERANSKINA.–AITORPENA

Nik, ................................................................................................................................jaunak/andreak, (NANaren zk.: .................................................................).

Zinpean aitortzen dut ez nagoela eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua, eta ez nagoela inongo administrazio publikoren zerbitzutik bereizia.

Zin egiten dut Nafarroako Foru Eraentza errespetatuko dudala, Konstituzioari eta legeei men eginen diedala, eta zintzo beteko ditudala karguari dagozkion eginkizunak.

Data:

Sinadura:

III ERANSKINA.–POLTSA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA

Lanposturik gabeko izangai gaindituen zerrenda.

Zerrenda hauetan sartuko dira lanposturik gabeko izangai gaindituak.

Lanpostua lortzen ez duten izangaien zerrenda hauetan lehentasuna finkatzeko, jarraituko zaio sartzeko hautapen prozesuan lortutako puntuazioari, handienetik txikienera. Puntuazioan berdinketa gertatuz gero, administrazio publikoei zerbitzuak ematen antzinatasun handiena dutenen aldeko erabakia hartuko da. Berdinketak hautsi gabe jarraitzen badu, lehiatzaile zaharrenaren alde eginen da.

Aldi baterako kontratatzeko prozesuaren kudeaketa

Deiak egiteko arau orokorrak

1. Errazago lokalizatzeko, izangaiek harremanetarako telefono bat bederen eman beharko dute (harremanetarako beste telefono batzuk ere eman ditzakete), baita helbide elektroniko bat ere. Informazio hori etengabe eguneratua eduki behar dute.

2. Izangaiak honela lokalizatuko dira:

–Kontratazioa presakoa ez bada, lokalizatzeko bi saio eginen dira, eta bi saioen artean 12 orduko tartea izanen da gutxienez.

–Lanpostuan beranduenez bi egunetan hasi behar bada, lokalizatzeko bi saio eginen dira egun berean, tartean gutxienez 2 ordu utzita.

–Lanpostuan gehienez 24 orduren buruan hasi behar bada, izangai guztiei segidan deituko zaie, une horretan kontratazio zerrendan duten hurrenkeraren arabera, harik eta proposatutako kontratua onartzen duen izangaia aurkitu arte.

3. Lokalizatzeko lehen saioa telefonoz deituta eginen da, eta bigarrena, beharrezkoa balitz, mezu elektronikoa bidalita.

4. Betiere, dei bakoitza artxibo batean jasoko da, adierazita hura zer egoeratan, zer egunetan eta zer ordutan egin den. Langileen ordezkariek sarbide zuzena izanen dute artxibo horretara.

5. Izangai batekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa/k denari/direnei deituko zaio/e, harik eta eskaintzen den/diren lanpostua/lanpostuak bete arte. Izangai batekin harremanetan jartzerik izan ez bada, zerrendan zuen postuari eutsiko dio.

6. Izangai batekin harremanetan jarri eta kontratatzeko eskaintza eginez gero, erantzuten ez badu, uko egiten diola ondorioztatuko da.

7. Kontratu bat onartzen duten izangaiei ez zaie beste lanpostu batean aritzeko kontraturik eskainiko, non eta ez den gutxienez 6 hilabeteko kontratuetarako edo lanpostu hutsak betetzeko, edo lanaldia luzatzeko.

Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukatu gabe, izangaia lanpostuan aritu bada aldi baterako kontratu baten bidez eta, kontratu hori bukatu eta hurrengo 15 egunean, baimentzen bada antzeko lanpostu bat aldi baterako betetzea, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, dei egiten zaion mementoan baldintza hauek betetzen badira:

a) Dei egiten den unean indarrean dagoen zerrenda batean egotea izangaia.

b) Aurreko kontratuaren bukaeraren arrazoia ez izatea hari uko egin izana.

Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendatik at geldituko da, honako egoera hauetako batean dagoela frogatu ezean:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik.

c) Zaindu behar izatea 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba, berezkoa nahiz adoptatua. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

d) Zaindu behar izatea bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, bere burua ezin gobernatu duena, adina, istripua edo eritasuna dela kausa. Arrazoi hori dela kausa kontratu bati uko egiten dioten izangaiak ez dira berriz eskuragarri egonen, harik eta kontratuari uko egin zioten egunetik gutxienez hilabete bat iragan arte, salbu eta hura eragin zuen arrazoia lehenago desagertzen bada.

e) Izangaia ezkondu berria izatea edo, uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera (Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko Legea), parekatutako egoeran sartu berria izatea, baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago bikotea eratu ondoko edo eratu aurreko hamabost egun naturalen barnean.

f) Desgaitasunen bat behar bezala aitortua izatea eta desgaitasunaren ezaugarriak bateraezinak izatea eskaintzen zaion lanpostuaren berariazko ezaugarriekin.

Kasu guztietan agiri bidez frogatu behar da badela arrazoi bat, 15 egun naturaleko epean, uko egin zaion lanpostua eskaintzen den egunaren biharamunetik hasita.


Zerrendetatik baztertzea

Honako hauek izanen dira izangaiak deiari dagokion zerrendatik kanpo gelditzeko arrazoiak:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egotzi beharreko arrazoiengatik.

c) Probaldia ez gainditzea, baldin aurretik zerbitzuaren arduradunak txosten arrazoitua egiten badu, eta langileen ordezkariekin adosten bada.

d) Sinatutako kontratuari uko egitea.

e) Urtebeteko epean izangaiarekin harremanetan jartzea ezinezkoa izatea, nahiz eta behin eta berriz egin kontratatzeko deiak, hark emandako telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.

f) Lanpostua uztea.

g) Kontratua azkentzea diziplina espediente baten tramitazioaren ondorioz, baldin bukatzen bada azkentzea onesten duen ebazpen irmo batekin.

h) Kontratua akitzea gerora sortutako arrazoiak direla kausa; hain zuzen, kontratatzen den langileak ez izatea lanpostuan aritzeko gaitasunik edo ez egokitzea, baldin horrek berekin badakar errendimendu eskasa, galarazten duena lanpostuak dituen eginkizunak eraginkortasunez betetzea. Betiere, behar dira zerbitzuaren arduradunaren txosten arrazoitua eta adostasuna langileen ordezkariekin.

Iragarkiaren kodea: L2411485