167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Deialdia, sistema informatikoetako ofizialaren lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean Izendapena

Erabakia, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrak 2024ko ekainaren 21ean hartua, zeinaren bidez funtzionario bat izendatzen baita Barañaingo Udalaren zerbitzura aritzeko, sistema informatikoetako ofizialaren lanpostuan, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean.

Alkateak 1355/2022 Ebazpena eman zuen azaroaren 28an. Haren bidez, deialdi bat onetsi zen Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzurako sistema informatikoetako ofizialaren lanpostu bat, gehienez ere, merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Erabaki hori argitaratu zen 2022ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 19an.

Alkatetzaren azaroaren 21eko 1310/2023 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko azaroaren 21ean.

Alkatetzaren otsailaren 7ko 110/2024 Ebazpenaren bidez, onetsi zen deialdi horretan izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko otsailaren 8an.

Merezimendu-lehiaketa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, bertan adierazita deialdiko lanpostuetan sartzen diren izangaiak, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2024ko maiatzaren 13an.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangai horiek betetzen dituztela deialdian ezarritako baldintzak. Horregatik, bidezkoa da haiek izendatzea eta lanpostuak adjudikatzea.

Kalifikazio-epaimahaiak egindako proposamenarekin bat etorriz (sistema informatikoetako ofizialaren lanpostu hutsa merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean, abenduaren 28ko 20/2021 Legeari jarraikiz –Enplegu publikoan dagoen Behin-behinekotasuna Murrizteko Premiazko Neurriei buruzko Legea–),

ERABAKITZEN DA:

Lehendabizikoa.–Honako hau izendatzea funtzionario, bat etorriz Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura aritzeko sistema informatikoetako ofizialaren lanpostu bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren emaitzarekin:

IZEN-DEITURAK

PLAZA

LANPOSTUA

DESTINOA

ARAUBIDE JURIDIKOA

Garikoitz Jaso Azcona

5.2

Sistema informatikoetako ofiziala

Barañaingo Udala

Funtzionarioa

Bigarrena.–Adieraztea Garikoitz Jaso Azkonari izendapen honen bidez Barañaingo Udalaren plantillako nominadun funtzionario bihurtuko dela eta Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean alta emanen zaiola, araubide horren babesean.

Hirugarrena.–Izendatutakoak lanpostuaz jabetu beharko du erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hilabetean.

Baldin izendatutako izangaia ez bada egun horretan lanpostuaz jabetzen (salbu behar bezala frogatutako ezinbesteko kasuetan) eskubide guztiak galduko ditu funtzionario izateko, deialdia egin duen erakundean.

Laugarrena.–Agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu dadila, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berak izanen dituela, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea), eta igortzea Giza Baliabideen Arloari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpena eman zuen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zeina zuzenduko baitzaio administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari, bi hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barañainen, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2411412