167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BARAÑAIN

Gora jotzeko 24-00798 errekurtsoa, deialdi honen aurka: deialdia, izangaien zerrenda bat osatzeko, aparejadore edo arkitekto tekniko gisa aritzeko aldi baterako kontratazioetarako

Iragarki honen bidez jakinarazten da Oihaneder Indakoetxea Barberíak 24-00798 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu duela Nafarroako Administrazio Auzitegian, Alkatetzaren martxoaren 1eko 237/2024 Ebazpenaren aurka (argitaratu zen 2024ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 21ean). Ebazpen horren bidez onetsi zen deialdi bat, izangaien zerrenda bat osatzeko, aparejadore edo arkitekto tekniko gisa aritzeko aldi baterako kontratazioetarako, Barañaingo Udalaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzura.

Hala bada, interesdunak epatzen dira, aukera izan dezaten alegazioak egiteko, hamar egun balioduneko gehieneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik. Alegazioak urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako bideetatik edozein erabiliz egiten ahalko dira (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea). Hori guztia, jarraikiz aipatutako urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118. artikuluei.

Jarri den errekurtsoaren kopia bat eskuratzeko, interesdunek eskatzen ahalko dute aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa bidaltzeko eskabide baten bidez, zeina zuzenduko baitzaio Barañaingo Udalaren Aholkularitza Juridikoko Departamentuari. Eskabidean adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten hura bidaltzea.

Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2411376