167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ARANGUREN

Deialdia, kale garbiketako peoien lanpostu hutsak merezimendu-lehiaketaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesu bereziaren barnean. Izendapen osagarria

2024ko ekainaren 18an, merezimendu-lehiaketa bidez betetako lanpostuez jabetzeko ekitaldia egin zen Arangurengo udaletxean. Lanpostu horiek Arangurengo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesukoak dira.

2024ko ekainaren 18an, merezimendu-lehiaketa bidez betetako lanpostuez jabetzeko ekitaldia egin zen Arangurengo udaletxean. Lanpostu horiek Arangurengo Udalean aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko prozesukoak dira.

Segundo Pedro Aushay Quiguiri izendatu zen 6.7 lanposturako, baina bajan zegoen lanpostuaz jabetzeko unean, eta, beraz, lanpostuaz jabetzeko unea atzeratu zen izendatutako pertsona altan egon arte.

Izangaiak, 2024ko abuztuaren 1ean Udalean aurkeztutako eskabidearen bidez, adierazi zuen alta jasoko zuela 2024ko abuztuaren 21ean, eta ikusi da deialdiaren 10.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa epearen barruan aurkeztu zuela. Hortaz, bat etorriz Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 31ko 427/2024 Ebazpenaren bidez egindako izendapenarekin, betez deialdiaren 10.4 oinarrian xedatutakoa (2022ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 12an), eta

Alkatetzaren 2024ko abuztuaren 1eko 603. Ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi da:

1.–Segundo Pedro Aushay Quiguiri izangaiak lanpostuaren jabetza hartu beharko du 2024ko abuztuaren 22an, Arangurengo Udaleko langile lan-kontratudun finko izateko 6.7 lanpostuan (kale garbiketako peoia). Hori dena, Alkatetzaren 2024ko maiatzaren 31ko 427/2024 Ebazpenaren bidez, eta 19/2022 Foru Legearen 6.4 artikuluaren eta deialdiaren 11.4 artikuluaren arabera.

Egun horretan, eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, eskubide guztiak galduko ditu Arangurengo Udaleko lan-kontratudun finko izateko.

3.–Ebazpen hau argitaratzea Arangurengo Udalaren egoitza elektronikoan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Mutiloan, 2024ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2411635