1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko uztailaren 24an hartua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduko eta masterreko unibertsitate-titulu ofizialak eskuratzeko irakaskuntzak ezartzeko baimena ematen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak baimena eskatu dio Nafarroako Gobernuari honako unibertsitate master hau ezartzeko: "Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoen Energia Elektrizitate bihurtzea eta Sarean integratzea".
Titulazio berri horren aldeko ebaluazioa egin du ANECA-Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak, eta Unibertsitateen Kontseiluak 2024ko uztailaren 9ko bileran aldeko txostena egin zuen, irailaren 28ko 822/2021 Errege Dekretuak ezartzen duenaren arabera. Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren aldeko txostena ere badu.
Era berean, Unibertsitateko zuzendari nagusiak titulazio berria ezartzearen aldeko txostena egin du.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak proposaturik,
ERABAKITZEN DU:
1. Baimena ematea Unibertsitate Masterra Energia Berriztagarrietan: Sistema Eoliko eta Fotovoltaikoen Energia Elektrizitate bihurtzea eta Sarean integratzea deritzon masterra ezartzeko.
2. Erabaki hau Politika Unibertsitarioaren Konferentzia Orokorrera eta Unibertsitateetako Ministeriora igortzea, gero Espainiako Gobernuari bidal diezaion baimendutako tituluaren izaera ofiziala ezartzeko proposamena, eta Unibertsitateen, Ikastetxeen eta Tituluen Erregistroan inskriba dezan.
3. Erabaki hau Unibertsitateen Zerbitzura eta Unibertsitateen Atalera igortzea.
4. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari jakinaraztea.
5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.
Iragarkiaren kodea: F2411343