167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2024ko uztailaren 24an hartua, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoa Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzen duena eta dagokion erregistroan inskribatzen duena.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legeak arautu zuen Nafarroako memoria historikoaren tokien deklarazioa, babesa, kontserbazioa eta haien hedapena, memoriaren transmisiorako gune izan daitezen eta bakearen eta bizikidetzaren kultura sustatzen lagundu dezaten. Foru lege horren 7. artikuluan ezarrita dago Nafarroako Gobernuan memoria historikoaren arloan eskumena duen departamentuak jarraitu beharreko prozedura zehatza, zeina burutuko baita legearen testuan eskatutako betebeharrak betetzen dituzten toki edo gune fisikoak Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeko erabakiarekin.

Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzeak berekin ekarriko du prebentziozko idatzoharra egitea Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan, eta hala aitortzen bada, behin betiko inskribatzea; horrek berekin ekarriko du foru lege horretan ezarritako aitortza berezia eta babes araubidea aplikatzea, baita tokiaren onura publikoaren eta interes sozialaren deklarazioa ere, ondorio guztietarako, nahitaezko desjabetzea eta bide-zortasuna barne.

Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearen 7 a) artikuluan aurreikusitako prozedurari jarraikiz, Memoriaren eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak 24E/2024 Ebazpena eman zuen apirilaren 22an, eta haren bidez hasi zen Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoa Nafarroako Memoria Historikoaren Toki gisa deklaratzeko eta inskribatzeko prozedura. Ebazpen hori 2024ko 102. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17koan. Horren aurrean, alegazio idazki bana aurkeztu ziren, eta 2024ko ekainaren 24an, Nafarroako Memoriaren Institutuko zuzendariak emandako txostenean baloratu ziren.

Aldi berean, Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoaren prebentziozko idatzoharra egin zen Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan, Nafarroako Memoria Historikoaren Toki gisa, eta honela erregistratu zen: Zk.: LM-2024-0001.

Nafarroako Memoria Historikoko Tokiei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearen 7. artikuluaren e) letran ezarritako prozedurari jarraikiz, espedientea Memoria Historikoaren arloko Koordinazio Batzorde Teknikoari helarazi zitzaion, eta batzorde horrek, 2024ko uztailaren 2ko bilkuran, aldeko txostena eman zuen, zegokion deklarazioa eta inskripzioa egiteko.

Horren ondorioz, Nafarroako Gobernuak, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Nafarroako Memoria Historikoaren Toki deklaratzea Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoa.

2. Behin betiko inskribatzea Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan, honako inskripzio-zenbakiarekin: LM-2024-0001 - Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoa.

3. Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoari, Nafarroako Memoria Historikoaren Toki den aldetik, babes eta kontserbaziorako araubide orokorra aplikatuko zaio, bai eta Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien dibulgazio eta hedapen neurriak eta haien zehapen-araubidea ere, Nafarroako Memoria Historikoko Lekuei buruzko abenduaren 26ko 29/2018 Foru Legearen III., IV. eta V. tituluetan ezarriak. Halaber, apirilaren 22ko 24E/2024 Ebazpenean definitutako araubide partikularra ere aplikatuko zaio, ebazpen horren bidez hasiera eman baitzitzaion Ricardo García Pellejero eta Aniano Jiménez Santos oroitzeko eta omentzeko monolitoa Nafarroako Memoria Historikoaren Toki gisa deklaratzeko eta inskribatzeko prozedura.

4. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzea, orok jakin dezan.

5. Ebazpen hau jakinaraztea Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Memoriaren Institutuari.

6. Erabaki hau Aiegiko Udalari eta Euskalerriko Karlista Alderdiari (EKA) jakinaraztea, eta adieraztea haren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dutela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, erabakia jakinarazi eta bi hilabeteko epean.

Iruñean, 2024ko uztailaren 24an.–Bigarren lehendakariordea, Ana Ollo Hualde, Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkariaren ordez.

Iragarkiaren kodea: F2411340