167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

376E/2024 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, kargutik kentzen duena María Lourdes Zudaire Echarri andrea, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burua. Bulego hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita dago. Kargu-uzteak 2024ko abuztuaren 6tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak lehenbiziko xedapen gehigarrian ezartzen du izendapen askeko lanpostuetarako izendapenak eta, halaber, burutzak bitarte baterako betetzekoak kasuan kasuko erakundearen estatutuetan edo berariazko araudian ezarritakoari jarraikiz eginen direla.

Horrenbestez, eta Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuaren Estatutuak onesten dituen azaroaren 15eko 257/2023 Foru Dekretuak emandako eskumenekin bat etorriz, honako hau,

EBAZTEN DUT:

1. Kargutik kentzea María Lourdes Zudaire Echarri andrea, Gai Ekonomiko-Administratiboak eta Prozedurak Kudeatzeko Bulegoko burua, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Bulego hori Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko Kudeaketako Zuzendaritzari atxikita dago. Kargu-uzteak 2024ko abuztuaren 6tik aurrerako ondorioak izanen ditu, eta hori izanen da burutzan aritzeko azken eguna.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea interesdunari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari, Kultura, Turismo eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta horren mende dauden Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, eta Langileriaren Prozeduren Kudeaketako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2024ko uztailaren 22an.–Nafarroako Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Jorge Aguirre Oviedo.

Iragarkiaren kodea: F2411325