167. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2766/2024 EBAZPENA, uztailaren 22koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena eta beste zenbait izangairen kontratazioa bidezkoa dela ezartzen duena, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren irailaren 27ko 2475/2022 Ebazpenaren bidez, zenbait sarrera-prozeduraren deialdiak onetsi ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko D mailako lanpostu batzuetan, II. eranskinean zerrendatzen direnetan, gehieneko plaza kopuru bat salbuespenez merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko, hori guztia enplegu publikoan behin-behinekotasuna murrizteko egonkortze-prozesuen esparruan. Ebazpen hori 2022ko 201. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 10ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 9ko 149/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko urtarrilaren 23an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 964/2023 Ebazpenaren bidez, deialdian onartutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen, 2023ko martxoaren 16an.

Merezimendu-lehiaketaren baremazioa bukatuta, kalifikazio-epaimahaiak izendapen proposamena aurkeztu zuen, puntuazio handienak izateagatik eta deialdian eskatutako betebeharrak betetzeagatik deialdiko lanpostuetan sartzen ahal ziren izangaiak adierazita. Proposamen hori deialdiaren web-fitxan argitaratu zen 2024ko otsailaren 13an, eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren martxoaren 25eko 1203/2024 Ebazpenaren bidez, apirilaren 9ko 1551/2024 Ebazpenaren bidez eta maiatzaren 21eko 2002/2024 Ebazpenaren bidez, bertan azaltzen ziren izangaietako batzuk funtzionario izendatu ziren eta erabaki zen beste batzuk lan-kontratudun finkoen araubidean eta lanaldi partzialean kontratatzea.

Hala, María Luisa Labairu Labiano andreak, Yolanda Beltrán González andreak eta María Concepción Guerendian Díez de Ulzurrun andreak uko egin diote aipatu hautapen-prozesuari.

Halaber, beste izangai batzuei borondatezko eszedentzia eman zaie hala eskatu baitute horretarako ezarritako epean, lanpostuaz jabetzeko egunetik aurrerako ondorioekin, zerbitzuak ematen ari zirelako Administrazio honetako beste lanpostu batean. Hain zuzen, honako hauek izan dira: María Carmen Apellániz Ochoa andrea, Elma Arce Azqueta andrea, Montserrat Pérez Ustarroz andrea, María Laura Tejada Salvatierra andrea, José Ignacio López Goñi jauna, Laura Santamaría Echeverría andrea, María Isabel López González andrea, Elena Hurtado Ripero andrea eta Susana Osés Arteaga andrea.

Deialdiaren 9.4 oinarriaren arabera, funtzionario edo lanaldi partzialeko langile lan-kontratudun finko bihurtzen diren izangaien kasuan, lanpostua benetan bete gabe borondatezko eszedentziako egoeran deklaratzen badira, haiek eskatuta, lanpostuaz jabetzen diren egunetik edo kontratua sinatzen den egunetik aurrera, indarrean dagoen araudian aurreikusitako kasuetan, dagokion lanpostu hutsa bete eginen da, deialdiaren 8.4 apartatuan xedatutakoaren arabera.

Azaldutakoarekin bat etorriz, eta horretan oinarrituta, 2024ko ekainaren 24an, izangaien zerrendan ondo-ondotik ageri ziren izangaiak izendatzeko eta kontratatzeko proposamen osagarria argitaratu zen deialdiaren web-fitxan.

Horren ostean, Ana María Muñoz García andreak uko egin zion hautapen-prozesuari.

Gainerako izangaiek epean aurkeztu dutenez eskatutako dokumentazioa, eta eskatutako betebeharrak betetzen dituztela egiaztaturik, bidezkoa da izendapena eta kontratazioa egitea eta bakoitzari dagokion lanpostu hutsa esleitzea.

Horrenbestez, eta erabiliz otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak,

EBAZTEN DUT:

1. Honako izangai hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, zaintzaile gerontologikoen lanpostuetan aritzeko:

AGUIRRE RAZQUIN, RAQUEL

ECHEVERRIA AYESA, MARIA ARANTZAZU

ESPARZA LACALLE, MARIA TERESA

IRIARTE MARTINEZ, ANDONI

LARUMBE EZCURRA, MARIA DOLORES

LECEA EL BUSTO, MARIA DOLORES

RIPA VILLANUEVA, ALICIA

SANCHEZ CALVO, CONCEPCION

VELASCO ARRONIZ, MARIA MONSERRAT

2. Izangai hauek lanaldi partzialeko lan araubideko kontratuarekin kontratatzea:

BERNARTE CORRO, ASCENSION *

LAPARRA MANGADO, NATALIA

3. Lanpostu hutsak esleitzea I. eranskinean xedatutakoarekin bat.

4. Izendatutako izangaiek 2024ko irailaren 2an hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lan araubideko lanaldi partzialeko kontratazio finkorako izangaiek 2024ko irailaren 2an izenpetu beharko dute kontratua, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalean.

Lanpostuaren jabetza hartzen ez duenak edo kontratua sinatzen ez duenak, behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa edo lan-kontratudun finkoa izateko eskubide guztiak galduko ditu.

5. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Atalera, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Prozedurak Kudeatzeko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Egiturako, Plantillako eta Langileen Aldi Baterako Kontratazioetako Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea, eta adieraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

6. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, kontuan izanik argitalpen horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, hala ezartzen baitu 45. artikuluan urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak.

Iruñean, 2024ko uztailaren 22an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Rashid Mohamed Vázquez.

I. ERANSKINA.–ESLEITUTAKO LANPOSTUAK

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

DEPARTAMENTUA

ATXIKIPEN
ESPARRUA

ARAUBIDE

JURIDIKOA

HERRIA

ESKUALDEA

AGUIRRE RAZQUIN, RAQUEL

11109

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA

FUNTZIONARIOA

IRUÑA

EREMU MISTOA

ECHEVERRIA AYESA, MARIA ARANTZAZU

8726

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

ESPARZA LACALLE, MARIA TERESA

3182

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

IRIARTE MARTINEZ, ANDONI

6570

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

LARUMBE EZCURRA, MARIA DOLORES

6569

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

LECEA EL BUSTO, MARIA DOLORES

8729

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

RIPA VILLANUEVA, ALICIA

4595

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

SANCHEZ CALVO, CONCEPCION

3059

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

VELASCO ARRONIZ, MARIA MONSERRAT

4651

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

SANTO DOMINGO ZAHAR-EGOI­TZA

FUNTZIONARIOA

LIZARRA

EREMU MISTOA

BERNARTE CORRO, ASCENSION *

7233

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P.

IRUÑA

EREMU MISTOA

LAPARRA MANGADO, NATALIA

7982

ESKUBIDE SOZIALETAKO, EKONOMIA SOZIALEKO ETA ENPLEGUKO DEPARTAMENTUA

EL VERGEL ZAHAR-EGOITZA

LAN-KONTRATUDUN FINKOA, L.P.

IRUÑA

EREMU MISTOA

Iragarkiaren kodea: F2411305