1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
68/2024 FORU DEKRETUA, uztailaren 31koa, Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna izendatzen duena Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendari, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan.
2024ko abuztuaren 4tik aurrera hutsik geratzen da Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendari lanpostua.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 36.1 artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gobernuak izendatuko eta kargutik kenduko ditu zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, departamentu eskuduneko titularrak proposaturik.
Hori horrela, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2024ko uztailaren 31n egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATZEN DUT:
1. Iñaki Xabier Martínez de Vírgala Lusarreta jauna izendatzea Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendari, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuan, 2024ko abuztuaren 5etik aurrerako ondorioekin.
2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusira, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalera eta Egituraren Antolaketako, Plantillako eta Langileen Ordainsarietako Atalera.
3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2024ko uztailaren 31n.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.
Iragarkiaren kodea: F2411470