165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Uharteko ondasun higiezin batena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko maiatzaren 16an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02139.

2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200102139 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:

Lote bakarra:

Erregistrokoa:

Uharteko 259 zenbakiko finka, Agoizko Jabetza Erregistroan inskribatua.

CRU (Erregistroko Kode Bakarra): 31001000263877.

259 zenbakiko finka honela dago inskribatuta: Uharteko 83. liburua, 81. folioa, artxiboko 2871. liburukia; eta erregistro-liburuetan ondoren aipatzen den bezala deskribatzen da:

Landa-finka: Barruti biribila, Olatz Txipi alderdian, Uharteko jurisdikzioan, hogeita lau mila bederatziehun eta berrogeita lau metro eta hemezortzi dezimetro karratuko azalera duena; hiru bidek gurutzatzen dute: bat iparretik hegoaldera doa, Olatz Txipitik Olatzera; beste bat norabide berean eta aurrekoarekin paralelo, finkaren erdialdetik Olatzera, eta beste bat, ekialdetik mendebalderantz doana, Olatz Txipiko etxaditik Gorraitzera ibai bazterretik. Finka horren barruan Arga ibaian egindako presa bat dago, eta ubide batetik urak errotara desbideratzen dira; finkan barna doan ubide hori 480 metro luze eta 3 metro zabal da, eta alde bakoitzean metro bateko erabilera-eskubidea du, garbiketarako eta beharrezkoak diren gainerako lanetarako. Finkak mugakide hauek ditu: iparraldean, Arga ibaia, Juan Seminarioren baratza eta lursaila eta Uharteko Udalari saldutako zati bat; hegoaldean, jabe honen beraren finka; ekialdean, Arga ibaia, Jose Zuazuren etxaldea eta udalaren mintegia; mendebaldean, Ilarrazko baratza, Francisco Lizarraren lursail bat, Juan Seminarioren baratza eta lursaila eta banandu zen finka bat, Uharteko Udalarena.

Katastroa:

Uharteko finka jarraigabe bat, 1. poligonoko 499., 560. eta 562. lurzatiek osatua. Mugakide hauek ditu: iparraldean, Uharteko 1. poligonoko 500. lurzatia eta Arga ibaia; hegoaldean, Uharteko 1. poligonoko 535. lurzatia; ekialdean, Eguesibarko udal mugartearen muga; mendebaldean, 1. poligonoko 561. lurzatia eta erreka bat. Finkaren etenak elementu hauek eragindakoak dira, iparraldetik hegoaldera adierazita: Errotaren hustubidea; Uharteko 1. poligonoko 227. lurzatia; La Fuente kalea; Uharteko 1. poligonoko 561. lurzatia. Katastroko hiru lurzatien azalera, guztira, 22.640,48 m²-koa da.

Uharten, 1. poligonoa, 499. lurzatia, A, B eta C azpilurzatiak. Ondasun higiezinaren katastroko erre­ferentzia: 310000000001221510TU.

Uharten, 1. poligonoa, 560. lurzatia, A eta B azpilurzatiak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000002258990DM.

Uharten, 1. poligonoa, 562. lurzatia, A, B eta C azpilurzatiak. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001221549SF.

–Erregistroko eta katastroko datuen arteko aldea esleipendunak konpondu beharko du, dagokion prozedura eskatuta, bere interesentzat komenigarria bada.

6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.

7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2024ko abuztuaren 6an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2411857