1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Erriberriko ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2024ko martxoaren 22an, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarkia argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, baita iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 01319.
2. Helbide elektronikoa: https://subastas.boe.es/ds.php?id=SUB-RC-2024-3100200101319 Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, Enkanteen Atarian.
4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra:
Erregistrokoa:
Erriberriko 10589 zenbakiko finka, Tafallako Jabetza Erregistroko 2132. liburukia, 164. liburua, 58. folioa.
Hiri finka: Lau. Lau zenbakiko lokala, garajetarako erabiltzen dena, Erriberriko Rua Rincón de los Racioneros kaleko hamarrean dagoen eraikineko beheko solairuan. Ehun eta hamar metro eta zazpi dezimetro karratuko azalera erabilgarria du. Rúa Rincón de los Racioneros kaletik du sarrera. Mugakide hauek ditu: aurrealdean, Rúa Rincón de los Racioneros kalea; sartu eta eskuinaldera, 1226. lurzatia; ezkerraldean, hiru zenbakiko lokal eta eraikineko bi zenbakiko ataria; eta atzealdean, Doña Leonor paseoaren luzapena. Kuota: Eraikineko elementu komunetan duen partaidetza kuota ehuneko hamar osoko eta hirurogeita zazpi ehunenekoa da.
C.R.U.:31016001085090.
Katastroa:
Erriberrin. 1013. lurzatia, 16. poligonoa, 1. azpiarea, 9. hiri-unitatea; 127,88 metro karratukoa. Rúa Rincón de los Racioneros 10, behea. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001853457PE.
6. Lehentasunez erosteko edo lehentasunez eskuratzeko eskubideen balizko titularrik izanez gero, etenda geldituko da mahaiak behin-behinean erabakitako adjudikazioa, aplikatu beharreko legeriarekin bat titular horiek beren eskubidea baliatzen ahal duten epean.
7. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan ezarritakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848 428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2024ko abuztuaren 5ean.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2411803