1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
JENDAURREKO INFORMAZIOA: aurretiazko administrazio-baimena, eraikitzeko administrazio-baimena eta onura publikoa zehazki deklaratzea "Helios Caparroso" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta haren ebakuazio azpiegituren proiektuari dagokionez. Sociedad de Explotación Fotovoltaica Dublín SLk sustatu du proiektua Murillo el Cuendeko udal-mugartean. Espedientearen kodea: 5581-CE.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53. eta 55. artikuluetan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz (errege-dekretu horren bidez arautzen dira argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedura), jendaurrean jartzen da honako espediente hau:
–Eskatzailea: Sociedad de Explotación Fotovoltaica Dublín SL.
–Xedea: proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea, aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena lortzeko eta onura publikoa zehazki deklaratu dadin.
–Deskribapena: 0,89 MW-eko potentzia instalatuko "Helios Caparroso" eguzki-instalazio fotovoltaikoaren eta 13,2 kV-eko haren ebakuazio-azpiegituren proiektua, Murillo el Cuendeko udal-mugartean.
–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Energia, Enpresa I+G+b eta Ekintzailetza Zuzendaritza Nagusia.
Biodibertsitatearen eta Arrantza Kudeaketaren Zerbitzuko zuzendariaren uztailaren 16ko 231E/2024 Ebazpenaren bidez, ingurumen-ukipenen txostena egin da proiektuari buruz.
Onura publikoaren deklarazioak berekin dakar, beti, ondasunak okupatu beharra edo ukitutako eskubideak eskuratu beharra, eta presako okupazioa ekarriko du, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun bihurtuko da desjabetze-espedientean, lege horren 2.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Espedientea jendaurrean jarriko da Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua, 31005 Iruña), kontsultak egin ahal izateko.
Dokumentazioa esteka honetan ere aztertzen ahalko da:
https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/gardentasuna/jendaurreko-informazioaren-tramitea/espediente-5581-CE
Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein erregistro-bulegotan, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako beste edozein bide erabiliz. Behar bezala jaso daitezen, Azpiegitura Energetikoen Atalari zuzendu behar zaizkio (Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzua, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentua), espediente kodea adierazita.
Iruñean, 2024ko uztailaren 19an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.
5581-CE ESPEDIENTEAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA, HAREN ONURA PUBLIKOA ZEHAZKI DEKLARATZEKO
TITULARRA | KATASTROKO DATUAK | UKIPENAK |
Udalerria | Poligonoa | Lurzatia | (Katastroko erreferentzia) | (Lur mota / laborea) | Sarbide zortasuna (m²) | BEHIN BET. OKUP. (m²) |
PABLO LUIS PASCUAL IRIBARREN | MURILLO EL CUENDE | 8 | 20 | 310000000002287620EJ | LEHORREKO ALORRA | | 11.882 |
ALBERTO LUQUI JIMENEZ | MURILLO EL CUENDE | 8 | 102 | 310000000001301799UI | LEHORREKO ALORRA | 1.075 | 15.416 |
Iragarkiaren kodea: F2411220