165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Egoitza elektronikoa sortzea

Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2024ko uztailaren 17an, ondoko ebazpen hau eman zuen:

Bete dadin ezarrita dagoena urriaren 1eko 39/2015 Legean (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea) eta urriaren 1eko 40/2015 Legean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea), eta herritarrek gure erakundearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten.

EBATZI DUT:

1. Erriberri aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen egoitza elektronikoa sortzea, helbide honetan: (https://sedeelectronica.mancomunidadssbbolite.es). Interneteko domeinu hori Mankomunitatearen jabetzakoa da. Egoitzaren titularra Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea izanen da.

2. Egoitza elektronikoa indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau udal alor guztiei jakinaraztea, eta Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen web-atarian eta egoitza elektronikoan argitaratzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egun beretik aurrera.

5. Mankomunitateko Idazkaritza Orokorrari esleitzea egoitza elektronikoa zuzendu eta koordinatzeko eginkizunak.

Erriberrin, 2024ko uztailaren 19an.–Mankomunitateko burua, Carmen Real Felipe.

Iragarkiaren kodea: L2411281