2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIERRI
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-2 unitatearen eremuan. Hasierako onespena
Deierriko alkateak, 2024ko uztailaren 26an emandako ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Zurukuaingo 21. poligonoko UE-ZUR-2 unitatearen eremuan, José Javier eta Rafael Carlos Urra Echalarrek sustatua.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, nahi duen orok azter dezan eta egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan; orobat, argitaratuko da gure komunitatean editatzen diren egunkarietan eta Udalaren ediktu-taulan, eta ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie. Hori guztia, jarraikiz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatutakoari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Deierrin, 2024ko uztailaren 26an.–Alkatea, Ana Marta Mendaza Acedo.
Iragarkiaren kodea: L2411387