165. ALDIZKARIA - 2024ko abuztuaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1737/2024 EBAZPENA, 2024ko abuztuaren 1ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko jarduneko errektoreak emana. Haren bidez onesten da emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren VI. edizioaren deialdia, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua.

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sustatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen bultzatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko jardueren ildo berean, "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2024. urtea" deialdian (0011-3437-2024-000000 espediente kodea) aparteko finantzaketa lortu zen zenbait jarduera egiteko, eta haien artean dago laguntza ematea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko.

Ikusirik Unibertsitateko zuzendari nagusiak 2024ko ekainaren 15ean emandako 135E/2024 Ebazpena eta dirulaguntza horrekin proposatutako jardueren memoria.

Ikusirik Zerbitzu Juridikoaren txostena.

Ikusirik kreditu erreserbaren ziurtagiria eta Ekonomia Gaietarako Zerbitzuak egin duen txostena.

Kontuak ikuskaturik eta aldeko fiskalizazioa eginik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektorea ez dagoenez, 2023ko ekainaren 20ko 1306/2023 Ebazpenaren 17. apartatuari jarraikiz (2023ko ekainaren 27ko NAOa), Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 50. artikuluak eta Unibertsitatearen Estatutuen 36.3 eta 40. artikuluek aitortutako eskumenei dagokienez (estatutu horiek 2003ko maiatzaren 12an onetsi ziren 110/2003 Foru Dekretuaren bidez eta Nafarroako Gobernuaren 2011ko martxoaren 21eko erabaki baten bidez aldatu),

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Onestea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketa amaierako lanei buruzko poster lehiaketaren VI. edizioaren deialdia (gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak), Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sustatua, ebazpen honen eranskineko oinarriekin bat etorriz.

Bigarrena.–Baimena ematea deialdi honek sortutako gastua egiteko. Gastua, 2.700,00 euro-koa gehienez, sarietarako izanen da, eta "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2024. urtea" deialdiko aurrekontuaren bidez finantzatuko da. Deialdi hori 2024ko apirilaren 9ko 56E/2024 Ebazpenaren bidez onetsi zen, eta Nafarroako Gobernuaren 2024ko ekainaren 15eko 135E/2024 Ebazpenaren bidez ebatzi.

Sorturiko gastua Nafarroako Unib rtsitate Publikoak 2024ko ekitaldirako duen Gastuen Aurrekontuetako partida honen kargura ordainduko da:

30.30.00.8930 0330 480.25. Katedren sarietarako. 2.700,00 euro (2024/0001751 espedientea).

Hirugarrena.–Deialdiak bi sari ditu modalitate bakoitzean (gradu amaierako lana eta master amaierako lana): 900,00 euro irabazlearentzat eta 450,00 euro bigarren sailkatuarentzat.

Laugarrena.–Ebazpen hau aditzera ematea Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrari, Aurrekontuen eta Plangintza Ekonomikoko Atalari, Kontabilitate Atalari, Ikerketa Zerbitzuari, Ikerketako errektoreordeari eta Kontu-hartzailetzari.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektroniko ofizialean argitara dadila agintzea. Era berean, aipatutako argitalpena alde batera utzi gabe, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra deialdiari ahalik eta zabalkunderik handiena emateaz arduratuko da katedraren webgunearen bidez, esteka honetan: https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia/?languageId=100001.

Seigarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, eta haren eta bere oinarrien aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko Auzietako Epaitegian bi hilabeteko epean, hura argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2024ko abuztuaren 1ean.–Jarduneko errektorea, Martín Larraza Kintana.

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOAREN EMAKUMEAREN, ZIENTZIAREN ETA TEKNOLOGIAREN KATEDRAK DEITU DUEN IKASKETA AMAIERAKO LANEI BURUZKO POSTER LEHIAKETAREN VI. EDIZIOAREN OINARRIAK

2024ko abuztuaren 1eko 1737/2024 Ebazpenaren eranskina.

Nafarroako Gobernuaren Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra sustatzen dute Nafarroako Unibertsitate Publikoan, zientziaren eta teknologiaren berezko arloetan emakumeen parte-hartzea handiagoa izan eta, ondorioz, zientziako, teknologiako, ingeniaritzako eta matematikako titulazioetan sar daitezen bultzatzeko (ZTIM titulazioak).

Helburu horiek lortzeko jardueren ildo berean, "Nafarroako unibertsitateetako katedrek egindako proiektuetarako dirulaguntzak. 2024. urtea" deialdian (0011-3437-2024-000000 espediente kodea) aparteko finantzaketa lortu zen zenbait jarduera egiteko, eta haien artean dago laguntza ematea emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloan gradu eta master amaierako lanak egiteko.

Horretan oinarrituta, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako gradu amaierako lanei (GAL) eta master amaierako lanei (MAL) buruzko poster lehiaketaren VI. edizioaren deialdia egin du.

Lehenbizikoa.–Deialdiaren xedea.

Emakumeek zientziaren eta teknologiaren arloetan egindako ikasketen amaierako lanei buruzko posterrik hoberenei lau sari emateko prozedura arautzea da deialdi honen xedea, betiere publizitate, objektibotasun eta lehiakortasun printzipioen arabera. Bi sari emanen dira modalitate bakoitzeko (GAL eta MAL).

Bigarrena.–Finantzaketa.

Deialdi honek 2.700,00 euroko aurrekontua du guztira, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2024ko gastuen aurrekontuko Katedren sarietarako izeneko 30.30.00.8930. 0330 480.25 partidaren kargura ordainduko dira.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak jarriko du diru kopuru hori.

Hirugarrena.–Sarien modalitateak.

Sarien deialdiak modalitate hauek izanen ditu:

A.–Gradu amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio gradu amaierako lan bati buruzko posterrik hoberenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

B.–Master amaierako lanen modalitatea: 900 euroko lehen sari bat emanen zaio master amaierako lan bati buruzko posterrik hoberenari, eta 450 euroko bigarren sari bat modalitateko bigarren sailkatuari.

Laugarrena.–Hautagaiek bete beharreko baldintzak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko emakumezko ikasle guztiek izanen dute sari hauen deialdian hautagai izateko aukera, betiere 2023-2024 ikasturtean zientziaren eta teknologiaren arloko ikasketa amaierako lan bat (GALa edo MALa) defendatu badute.

A kategoriaren kasuan (gradu amaierako lanak), gainera, ikasketak beste unibertsitate batean egin dituzten emakumezko ikasleek ere har dezakete parte, betiere 2024-2025 ikasturtean Nafarroako Unibertsitate Publikoan matrikulatuak badaude.

Deialdi honetan lehiatzen diren gradu amaierako lanak eta master amaierako lanak defendatuta eta gaindituta egon behar dira hautagaitzak aurkezteko azken egunean.

Bosgarrena.–Eskabideen aurkezpena.

Deialdi honetan parte hartu nahi duten ikasleek Nafarroako Unibertsitate Publikoaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu behar dute eskaera, Unibertsitatearen egoitza elektronikoan, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren iragarki-taula elektroniko ofizialean eskuragarri izanen den inprimaki normalizatua betez.

Gainera, eskaera-inprimaki normalizatuarekin batera, lehiaketara aurkezten duten poster zientifikoa erantsi beharko dute. Posterrak 1.189 x 841 mm-ko tamaina izanen du gehienez (A0), diseinu horizontalean edo bertikalean, eta IALaren ideiarik garrantzitsuenak agertuko ditu. PDF formatuan bidali behar da.

–IALaren ideiarik garrantzitsuenak agertzen dituen poster zientifikoak 1.189 x 841 mm-ko tamaina izanen du gehienez (A0), eta bere diseinua horizontala nahiz bertikala izaten ahal da. PDF formatuan bidali behar da.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 2024ko irailaren 23an bukatuko da.

Eskaerak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

Hautagaitzak gradu amaierako lanaren edo master amaierako lanaren zuzendarien baimena izan beharko du, eta haien sinadura ere eduki beharko du parte hartzeko eskabidean.

Sarietara aurkezteak deialdiaren oinarriak onartzea dakar berekin.

Seigarrena.–Lehiaketa.

6.1. Ikertzaileen Gau Europarrean eginen da lehiaketa, hots, 2024ko irailaren 27an (ostirala), arratsaldean, CIVICANen (Pio XII.aren etorbidea 2, 31008 Iruña). Posterren defentsa eta sari-banaketa non eta zer ordutan izanen diren lehiaketa baino 2 egun lehenago argitaratuko da beranduenez, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren webgunean (https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia/?languageId=100001)

6.2. Lehiaketa gauzatzeko modua:

1. Lehiaketaren egunean, antolatzaileek finkatutako orduan, hautagai bakoitza bere posterraren ondoan egon beharko da, bere IALa azaltzeko eta epaimahaikideek edo ekitaldira bertaratutako edonork egin diezazkioketen galderei erantzuteko.

2. Parte-hartzaile bakoitzak 5 minutu izanen ditu posterraren azalpena egiteko.

3. Antolatzaileek inprimatuko dituzte posterrak koloretan eta paper matean, eta haiek ordainduko dute horren gastua. Horrez gain, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak 2024ko abendura arte gordeko ditu poster guztiak, eta antolatzen dituen ekitaldietan erakusteko aukera izanen du.

4. Saririk irabazten ez duten hautagaiek 2025eko urtarriletik aurrera izanen dute beren posterrak eskatzeko aukera. Saritutako posterrak, berriz, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrarentzat izanen dira.

Zazpigarrena.–Sarien epaimahaia.

Honako hiru kide hauek osatutako epaimahaiak erabakiko du sariak nori eman:

–Miren Gurutze Pérez Artieda, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendari eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kulturaren eta Dibulgazioaren Arloko zuzendaria, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiburu lanetan arituko baita.

–Ana Jesús Burusco Juandeaburre, Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren Batzordeko kidea eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko zuzendari nagusia, edo hark eskuordetzen duen pertsona.

–María Milagros Ganuza Hernández, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Komunikazioko burua, edo hark eskuordetzen duen pertsona, zeina epaimahaiko idazkari lanetan arituko baita.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedraren zuzendariak eskatuta eratuko da epaimahaia, eta, horretarako, kideei dei eginen die. Halaber, Katedrak behar diren kudeaketa-lanak eginen ditu epaimahaiaren jarduna errazteko.

Zortzigarrena.–Sariak emateko prozesua.

8.1. Epaimahaiak honako irizpide hauek hartuko ditu aintzat parte-hartzaileak baloratzeko garaian:

1. IALaren kalitatea: zientziaren eta teknologiaren arloari egindako ekarpena.

2. Posterraren kalitatea: laburra eta argia izatea eta ongi aurkeztua egotea.

3. Azalpenak eta epaimahaikideen galderei emandako erantzunak, eta denbora-egokitzapena: erantzunen zehaztasuna eta lanari buruzko galdera teknikoei labur erantzuteko gaitasuna.

8.2. Jendaurrean azaldu eta defendatzeko ekitaldiaren ondoren, epaimahaiak sariak emateko proposamena eginen du, txosten arrazoituan oinarrituta.

8.3. Epaimahaiak Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ikerketako errektoreordeari bidaliko dio sariak emateko proposamena. Errektoreordeak dagokion ebazpena emanen du, aurkeztu diren ikasketa amaierako lanik onenei sariak emateko. Ebazpen horretan, saritutako hautagaien izena baino ez da agertuko, eta gainerako hautagaitzak atzera bota direla ulertuko da.

8.4. Saria eman gabe utz daiteke epaimahaiaren iritziaren arabera, edo hautagairik ez dagoelako.

8.5. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpenaren aurka zilegi da berraztertzeko errekurtsoa aurkeztea errektoreari zuzendua hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako administrazioarekiko auzien epaitegietan bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

8.6. Ikerketako errektoreordearen behin betiko esleipen-ebazpena Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektronikoan argitaratuko da. Unibertsitatearen Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak ere bere webgunean argitaratuko du.

(https://www.unavarra.es/catedra-mujer-ciencia-tecnologia/?languageId=100001).

Bederatzigarrena.–Sarituen betebeharrak.

Sarituek jasotzen duten diru kopurua nahi bezala erabiliko dute, eta 2024ko abenduaren 31 baino lehen ordainduko zaie.

Deialdiko oinarriak bete ezean, edo datuak ezkutatu, aldatu edo haietan iruzur egiten bada, zilegi izanen da saria kentzea. Hala gertatzen denean, hartutako dirua itzuli beharko du interesdunak.

Hamargarrena.–Irudi-eskubideak eta datuak argitaratzekoak.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrak sare sozialetan eta hedabideetan argitaratzen ahalko ditu parte-hartzaileen datuak eta posterrak, baita lehiaketan egindako argazkiak argitara eman eta publikoki zabaldu ere.

Hamaikagarrena.–Datuen babesa.

Lehiaketan parte hartzen dutenen datuak deialdiko sariaren esleipena ebaluatzeko erabiliko dira. Datuen tratamenduak bat etorri behar du EBko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrarekin (DBEO) eta Datuak Babesteko 3/2018 Lege Organikoarekin (DBLO).

Datu hauek tratatuko dira: hautagaien nortasuna (izen-deiturak eta NANa), harremanetarako datuak, datu akademikoak, aurkeztutako dokumentazioa eta, saria kobratu behar izanez gero, bankuaren datuak edo ordaindu ahal izateko bestelako datuak.

DBEOren 6.1.e) artikuluaren arabera, datuen tratamenduaren helburua NUPen Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedrari lotutako sariak antolatzea eta ematea da.

Interes publikoko xedea da hori, eta honako hauek ditu oinarri juridikoak, besteak beste: Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko 2011ko ekainaren 1eko 14/2011 Legea eta Unibertsitate Sistemari buruzko 2023ko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoa.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da. Parte-hartzaileek zilegi izanen dute bere datuetara sartzeko, informazioa lortzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko eskubideak eta beste eskubide batzuk erabiltzea Datuak Babesteko delegatuaren aurrean (delegado.protecciondatos@unavarra.es).

Hamabigarrena.–Argitalpena.

Deialdi honen oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taula elektroniko ofizialean argitaratuko dira.

Halaber, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Emakumearen, Zientziaren eta Teknologiaren Katedra arduratuko da oinarriak zabaltzeaz.

Deialdi hau aplikatzeko emandako gainerako egintzak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren egoitza elektronikoaren prozeduren katalogoan argitaratuko dira.

Hamahirugarrena.–Errekurtsoak.

Interesdunek, deialdi honen eta bere oinarrien aurka, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, hilabeteko epean Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreari zuzendua, edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa maila bereko Nafarroako epaitegietan, bi hilabeteko epean, biak ere argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iragarkiaren kodea: F2411755