2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTAKARA
2025eko lan-egutegia
Honen bidez, jendaurrean jartzen da Alkatetzak 2024ko uztailaren 23an emandako 2024-0149 Ebazpena, zeinaren bidez Santakarako Udalaren 2025ko lan-egutegia onetsi eta epeak zenbatzeari dagokionez baliogabeak diren egunak deklaratzen baitira:
Bat etorriz Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak ekainaren 12an emandako 495/2024 Ebazpenarekin, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2025ko jaiegunen egutegi ofiziala (2024ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 16koa).
Horiek horrela, nire eskumenak baliatuz, hain zuzen ere, eman dizkidatenak apirilaren 2ko 7/1985 Legeak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen ditu), azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak (horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta aplikatu daitezkeen gainerako arauek,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Ezartzea 2025rako Nafarroako Gobernuak ofizialki adierazitako jaiegunen egutegia eta Santakarako gainerako jaiegunak, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez direnak:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Apirilaren 17a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 18a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 21a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Uztailaren 25a: Santiago apostolua.
–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.
–Irailaren 16a: Santa Eufemia (bertako jaieguna).
–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.
–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Urteko lanegunak 249 dira, eta horiei kendu behar zaizkie 27 opor egun eta norberaren aferetarako 3 egun; beraz, azkenik 219 lanegun dira, eta egiazko lanorduak 1.592.
Udal bulegoak itxita egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta lan-egutegian ezarritako eta arestian aipatutako gainerako jaiegunetan ere.
Abuztuaren 14, 18, 19 eta 20an udal-bulegoak itxita egonen dira. (Egun baliogabeak deklaratuak ez badira ere).
Bigarrena.–Baliogabeak izanen dira, epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta arestian aipatutako egunak, hots, jaiegun deklaratutakoak.
Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean (NAO) eta Santakarako Udalaren webguneko iragarki-taulan.
Dagozkidan eskumenak baliatuta, aditzera ematen dut, orok jakin dezan. Ohartarazten da ezen, erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, ordena bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.
Santakaran, 2024ko uztailaren 23an.–Alkatea, Miguel Ibiricu Varona.
Iragarkiaren kodea: L2411304