2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZKOIEN
2024rako zerga-tasak
Azkoiengo Udalak, 2023ko urriaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2024ko ekitaldiko zerga-tasak.
Hasierako onespenaren erabakia 2023ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 31n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Hortaz, 2024rako zerga-tasen behin betiko onespena argitara ematen da, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari.
Azkoienen, 2024ko uztailaren 29an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.
ZERGA-TASAK
a) Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren zerga: %0,25.
b) Ekonomia-jardueren gaineko zerga. Indarra duten araudietan ezarritako tarifen arabera, 1,4ko udal indizearekin.
c) Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga. Indarra duen araudian ezarritako tarifen arabera.
d) Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %2.
e) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:
–Koefizienteak: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak ezarritako gehienekoak, balioaren gehikuntza sortu zen aldiaren arabera.
–Karga-tasa: 8,45%.
Iragarkiaren kodea: L2411406